26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

2.2.1.3 . Hirugarren epea

Xabier Lizardiren jarrera bita( osoan heldutasun eta finkotasun handiagoa sumatzen den epea dugu

hau.

Atal biografikoan azaldua dugunez, aktibismo politiko eta kultural handiaren garaia da, eta

maila pertsonalean, gaixoaldiek eta bizitzaren alderdi garratzek baikortasun gehiegietan erortzeko

arriskutik aldentzen badute ere, olerkari gisa, bere benetako boza aurkitua duenaren konfidantza

sumatzen zaio : 1929an Bultzi-Leiotik eta Neskatx urdin yantzia, 1930ean Agur, Parisko Txolarre,

Biotzean min det. . .

1931 an Tolosako Olerti sariketan lehen saria jaso du Urte-Giroak ene begietan poemaz, eta

zatika-zatika Euzkadi egunkarian argitaratu ondoren, Eusko Olerkiak 1931 liburukian agertzen dira .

1931ko Euzkadi egunkariaren orrietan eman zituen ezagutzera, Euzko-Bidaztiarena eta Asaba

zaarren baratza poemak ere .

Eskutitzei buruzko eranskinean gertu-gertutik jarrai litezken Biotz-Begietan liburuaren prestaketa

garaiko gora-beherak .

Lizardik Orixeri eskuratu ornen zizkion bere eskuizkribuak hoberenak hautatu eta liburua presta

zezan . Beraz, prestaketa lanaren zati bat Orixeri egokitu zitzaion eta olerkien itzulpenak egitea ere

bai. Lizardik azken probak zuzendu eta azpiohar labur-laburretan egin zituen beharrezko zeritzen

zertzeladak 14 .

1932ko apirilaren 26an argitaratu ziren, 21 olerkiez osaturiko liburutxo zaindua . Liburuaren

prestatze prozedura azaldua dugunez, edizio kritiko honen sarreran gaingiroki bakarrik aipatuko

dugu .

21 olerki hauetatik 18 lehendik argitaratuak zituen eta bertsio aldaketa batzuk baizik ez zituzten

aurreko argitaralpenen aldean . Hiru ziren, honaino aipatu ditugun argitaralpen ezagunen arauera, liburu

honetan lehen aldiz agerturiko poemak : Zuaitz etzana, Izotz Ondoko Iguzki eta Gure Mintzo.

Biotz Begietan liburuaren elaborazioari buruzko ohar ugari eskaini dituen Orixeren hitzaurre eta

egunkarietako iruzkinei jarraituz gero, azkenengo biak berriak zirela ziurta daiteke : azken aldian

Lizardik berak sarrerazi zituela esaten du Orixek eta landuak izanarren, besteak bezain legunak ez

direla dio . Horren muera, logikoa da pentsatzea Zuaitz Etzana lehenagotikoa edo ezagunagoa zela

Orixerentzat . Beharbada, argitalpen horren zantzurik oraindik aurkitu ez arren, non edo han

argitaratua ere egongo zen . . .

Lizardik 1933ko martxoaren 14ean hil ondoren beste zenbait olerki eman zituzten ezagutzera

Euskaltzaleak taldekoek. Horietako batzuk, Yakintza aldizkarian, Argi egidazu, Egamin, Etxeko kea

eta Arrats gorri direlakoak, datarik gabe argitaratu ziren .

Olerki hauek Lizardiren paperen artean aurkiturikoak dira, esate baterako, Gazteren esnatzea

(1932) olerkia Yakintzan 1933ean argitaratu zutenean ipini zioten azpioharrak iturria Maitea poema

amaigabea osatzeko aurreratuak zituen "apurñoak" zirela salatzen du :

"Agirre'tar Joseba Mirena (Oroitza Sail batetik bakandua)" 1 5 .

1934ko Umezurtz olerkiak bilduman jaso zituzten Euskaltzaleek Lizardiren azken olerkiak .

Batzuk Maitearen apurñotzat eta beste lau, Yakintzan 1933an argitaraturikoak, bereizirik, Etxeko

14

15

1932ko Biotz-Begietan liburuaren edizioan Lizardik batez ere Orixek bere olerkiez eginiko itzupenei buruzko

iruzkinak eta zuzenketak daude jasoak eta Edizio Kritiko baterako material sorta honetan zehatz-mehatz jaso dira

zegokien olerkiari buruzko oharren artean .

in Yakintza, 1933, XII, 27. or.

447

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!