26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

1.6.2.2. Erritmoa eta olerkiaren `ereskitasuna"ren lehentasuna

Erritmoa eta errima dira neurkerarekin batera guda-aurreko belaunaldiko teorikoek gehienik

astinduriko kontzeptuak, euskal metrikaren kasuan arazoaren iturria, Europaldeko poetiketan

olerkiaren ezaugarri hauek azentuarekiko duten lotura delarik, antza .

Bai Sabino Aranak, bai Orixek eta bai Manuel Lekuonak arazo honen gorabehera aipatzen dure,

erritmoaren gakoa, euskal azentuaren berezitasuna dela eta metrika gaietarako aide batera utzirik,

etenen ardatzaren inguruan biltzen dutelarik, eta errimaren arloan berriz, askatasuna eta gustu ona

aholkatuz olerkariei .

Lizardiren kasuan, gaia eztabaidagarritzat aurkezten da bere artikulu teorikoetan . Irakurria

izateko olerkiek zailtasuna dutela esaten du, euskal olerkien erritmoa erromantzeek kutsaturik,

"trotoia", beraz Orixek dioen moduan zaldien ibilkeraren modukoa bihurtzen delako . Errima bera

ere euskal prosodiari oker egokitzen zitzaiola zeritzon Orixek . Lizardiri, aldiz, Orixe hizkuntza

erromantzeen kutsua zela frogatzen ahalegintzen bazen ere, olerkiaren ereskitasunari ez ziola gaizki

ematen iruditzen zitzaion .

Orokorki harturik, olerkigintzaren alor honetan euskal metrikaren nortasun propioa bilatzen ari

diren prezeptisten artean, hots, gerra-aurreko belaunaldian orokorki nabari den inguruko erromantzeen

eraginpetik ateratzeko ahalegin kordokatuan, Lizardik haien iritziei erreparatu eta aintzakotzat hartu

arren, teorian nahiz praktikan bere senari edo "belarri"ari jarraituz jokatu zuen, ustezko erdal kutsuak

eta ingurukoen aurkako iritziak gora-behera .

Lizardik duen olerkari senak, poetikak errimaren eta neurketaren balio estetikoaz baliatzea

eskatzen dio . Olerkiaren "ereskitasunari" dagokion ezaugarria dela deritzo, nahiz eta, Juan mari

Lekuonaren azterketek erakutsi dutenez, ez duen errimaren arloan aurreraegi jotzen .

1.6.2.3 . Errima eta bestelako baliapide erritmikoak

Errimaren arloan Lizardik gutxitan jotzen du errima pareatua egitetik aurrera, eta bere olerkietan

asonantzia, azken bokalean oinarrituriko errima da nagusi . Bestalde, ordea, errimak aberatsak eta

zenbaitetan oso ezohizkoak eta bereziki zailak ere bihurtzen dira, euskal bertsolarien puntuaren

kontzeptuari jarraituz, errima aurreko hitzetako bokalen hoskidegoa edo aliterazioaz osatzen

duelarik, eta ondorioz, musikalitate, ereskitasun berezia lortzen duelarik .

Lizardik errimaren balio estetikoaren muga nabariak erakusten ditu, zangalatrauak erabiltzeari

esker errima berriak eta bereziki zailak lortzen ditu ahapaldiaren kontzeptzio berri baten barruan,

baina errimaren arloan euskal tradizioari lotzen zaio errima gurutzatuak oso bakan bakarrik erabiliz .

Bestaldc, berriz, Orixek aipatzen zuen bezala, errimak askotan, esaldia bihurritzea eta

indarbehartzea dakar . Lizardik aintzakotzat hartzen du errima aipatzen duenean, "Baña, berez bezela,

esaldia biurritu gaberik, olerkariaren antzetsuz datorrenean, belarriak, egia esan, eztu ain gaizki

artzen» ( "Olermen-irakite" in Euzkadi, 1930-6-1, 5 or .)

Nahiz eta Lizardik errimak, esaldia bihurritu gaberik datorrenean egoki ematen duela

baieztatzen zuen, nahiz eta, Orixeri jarraituz, olerkian hitzek prosazkoan duten kadentzia edo erritmo

berbera behar dutela esan, gero, praktikan, Lizardik esaldi bihurri, kiribilduak ere badarabiltza,

zenbaitetan errima aberatsagoa bilatzeagatik, bestetan neurkera arauak betetzeagatik, eta askotan,

bere sena edo zaletasun estetikoari jarraikiz, Lizardik metrikari eta egitura sintaktiko

morfologikoetan gero ikusiko dugunez, bi bide ezberdin bateratu nahian zebilelako . Olerkiaren joera

berriak eta kulsuak, euskararen egitura jatorren eta are aintzinakoenekin elkartu nahirik bait zebilen .

Errimaz gain, azterketa metriko-foniko honetan Lizardiren olerkigintzan agertzen diren beste

zenbait baliapide foniko azpimarratu dira hala nola aliterazioak, errepikapenak, anaforak, leloak eta

korrelazioak .

233

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!