26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

irizpideetan, literatura jasoa edo kultoa egiteko irizpideetan hura bezain finko zegoen, haren

arrotasunik agertu ez bazuen ere 158 .

Idazle zaharrek Lizardigan izan bide zuten eraginaz hitzegiten duen beste garaikide eta idazlea

Orixe da . Joseba Mirena Markiegik idazle zaharrengandik ikasirikoaren aldean Orixe bera ere

Lizardiren gidari nagusienetako bat zela aipatzen du :

"Ala bearrez, desagun Yainkoak ala naita, gora-bide neketsu zail biurgune batean, yaun zuur, buruyantzi,

aldatz aiek are goragokoak aspaldidanik ibillia, sortu zitzaion lagun : "Orixe " . Alkar ezagutu

aurretik ere bazizun Lizardi'k, ikasi-naiak eraginda, "Orixe"ren idazlanetarik, Atsular-Etxepareren

idaztiak bezala, oar yasogarri ederrez ertzaturik . Gero leen-ikustaldiz egin bait-ziran bein-betiko

elkar-bearreko lagun min, eguneroko yardunean, solas-bide naasian, elkar-idazki bidez . . ., aren

buruyazten onen edergaillu-ixuria noraifiokoa izan denik ez bide da erraz mugatzen" 159 .

Orixek "Markiegi zana" 160 izeneko artikuluan Lizardik beraganako men zuen ixuri horren

mugak azaltzen saiatzen da :

"Gauza bat aitortzen du Markiegi'k edo ta otean uzten : "Aren (Orixe'ren) ixuria (Lizardirengana)

norafiokoa izan danik ez dala erraz mugatzen (11) . Bai gizona, bai, oso erraz . Neregandik ez zun artu

ezertxo, itz eta esaera baizik, naiz idatzietan, naiz izketan . () Olerki gaietan zerbait erakutsi ote nion?

Ezer gutxi . Zenbait oarkizun, ausaz, Horati edo olakoren batez . Neurtitzetan lerro bat bakarra du nik

ukiturik . Ua ere txar egotzi zion RIEV'ean kritiku batek : etzala euskera . Bejondeiola. Adiskide

irizle, orduan euskaldun berri, esaera ori neronek Naparroa'n ikasia nizun. Ez naiz oroi beste lerrorik

bat ere ukitu nionik. Kendu edo bakandu, bai, bost edo sei ahapaldi . Ori duke neregandiko ixuri

guzia . Aski argitasuneko zan, eta gure aldi ontako ele ederra, batez ere atzerrikoa, nik bañon obeki

ezagutzen zun .Zanaren paperak arakatu genituenean, nere artikuluetan oarkizun asko zeuzkan

(Kirikifio'renetan ez), arkatz gorriz ipifiiak . Batean bakarrean berrogei . Euskera ikasia du nererik ;

bestela, bera zan bera, naiz izketa askatuan, naiz neurtuan . Ez zun inoren bearrik" 161

Guda-ostean Orixek eginiko zehaztasun hauek Lizardiren hiztegi eta zenbait egituraren iturrien

berri zehatzagoa eskeintzen du, eta artikulu honetan aipatzen diren zenbait puntu atal amaieran

aipatzeko utziz, ikusten da Labaienek apatu duen Lizardiren "hizkuntza aztertzaile aukerako" izate

horrek hildakoaren omenez eginiko ohar goragarriak baino gehiago balio duela .

Aipatu diren lau iritzi-emaile, garaikide eta are adiskide ziren Markiegi, Aitzol, Labaien eta

Orixek ernaten duten Lizardiren iturrien zerrenda bera da: Etxepare, Axular eta Orixe . Labaienek

Mendiburu ere aipatzen du, eta ondoren aipatuko dugun Orixeren beste iruzkin berezi batek,

Lizardiren hizkuntzaren xehetasunak aipatzen dituen batek, beste euskal idazle batzuen izena eransten

die aurrekoei : Leizarraga, eta Haraneder.

Hauci buruzko aipamenak Aitzolek aipatzen duen euskara idatzirako sortu nahi zuen euskalki

zentralaren ildotik ere bagaramatza, idazle zaharrengandiko ikasketaren ondoriotzat 162 .

Orixek Biotz-Begietan liburuko azken olerkien iruzkina egiten duelarik argitaraturiko

"Lizardiren azken olerkiak" delakoan 163, Lizardiren zenbait ezaugarri morfologikoz oharkizunak

egiten ditu, hiru puntutan bil genitzake, den-denak aditzari buruzkoak :

I .- "dabilda"

158 "Honra me ha causado hacerme escuro a los ignorantes, que ésa es la distinción de los hombres doctos" . ALONSO, D . ;

"La lengua poética de Góngora" in Obras Completas, V, 133 . or .

159 MARKIEGI, J.M . ; "Itzaurrea", 12 . or.

160 ORIXE, "Markiegi zapa" in Euzko Gogoa, 9-10, 1950, 9-11 . or.

161 Ibidem, 10 . or.

162 AITZOL; "El poeta Jose María Agirre, "Xabier de Lizardi", 175 . or .

163 ORIXE; "Lizardiren azken olerkiak" in Yakintza, VI, 1933, 408 . or .

279

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!