26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

2.3.2.1. Lexiko kultoa

Lizardiren estetikazaletasunaren adierazgarri da lexiko hautatu, zaindu hau. Baina Lizardik hitz

bereziak bilatzeaz gain, hitz zehatzak ere bilatzen ditu : dagokion unean bereziki adierazi nahi duen

hume adierazten duen hitza bilatzen du, batzuetan harrigarria ere gertatzen den azkerketari ekin

ziola antzeman daitekeelarik .

Esate baterako, eta lexiko hautapenaren urraspide zenbait aurkezteko asmoa duen atal honen

hasieratzat ikus "Maitearen apurñoak" zikloko "Maitale berriak" izeneko olerkiaren ahapaldi bipil

honetan "autua" hitzak duen zentzua:

"Maitetasuna dator azi ezkutu batez

guziok baitaukagu barnean yaiotzez :

ez edozein eguzkik ernerazgarria,

autuaren begiek bear dute ukia ;

ta oartzen ez gera danik ernetua

arik eta biotz dan arte loreztua"

(MB 32-37, 281)

"Autua" hitzak "autatu"ren laburdura dirudien arren Azkuek jasoa du Hiztegian, eta Bizkaian

"aukeratu"ren adieraz erabiltzen dela dio . Azkuek adibidetzat aipatzen duen esaldian Uriarteren

testuan "autuak" hitzak "los elegidos, los predestinados" delakoaren adiera duela jasotzen du:

«Asko dira deituak, gutxi berriz autuak" (Uriarte, Math XX-16) . 169

Ziurrenik, Lizardik hautatu, aukeratu hitzaren zentzu zabala murrizturik nahi zuen, "autua" ez da

bihotzak aukeraturikoa, norberarentzat bihotzean aurrez "izendatua" edo, dagoena baizik, Uriartek

darabilen zentzuan, hots, "predestinado" zentzua eman nahi ziolarik .

Susmo honen aldeko argudio da 1928ko "Berriketak" saileko "Ustegabeko euri-zaparra" deritzan

artikuluan maitasunaz mintzatuz Lizardik berak dioena :

«Maitetasuna giza-biotzean nola sortzen dan eztizute gaurdañoko pillosopoak, egiñalak eginda

ere, somatu . Dana dala, askoek diote gizakumeak bere artean, igerri gaberik eta azitarako gordea

bezela, euki izaten duala bete betean dagokion maitagarriaren, emaztegaiaren, iruditxo ezkutu bat : ta

irudi orren kidako emakumerik iñoiz begien aurrean ikusiezkero, bat-batean biotza artzen diotela

sugar kiskalkor batzuek" 170

Honen ondorioz, Lizardik arkaismoak erabiltzean, idazle zaharren testuak arakatzean, zahar

kutsua hartzea baino gehiago hitzen esanahiaren aldetiko ñabardurak bilatzen zituela pentsa liteke,

esan nahi zuenaren zertzelada zehatza emango zuten hitz-adierak berreskuratzea aintzinako euskaratik

gaurkora ekarriz .

Ifarraldeko idazle klasikoei harturiko hitz eta egitura morfologiko hauek eguneroko hizkera

arrunt eta maiztua aide batera utziz beren arrarotasunaren edertasunaz baliatu nahi delarik, zenbait

egiturek kutsu kultoa ez ezik, adiera arkaikoa dutela esan behar dugu .

Alegia, Lizardiren olerkietan duten zentzua mende hasieran jadanik Azlcuek arkaikotzat jotakoa

da .

Esate baterako, "Mende-neurle dugun kurpil ariña" (EB 39) Eguzkiaren alusioa den kurpil

ariñaren metafora honek ez du mendea neurtzen, guk ulertzen dugun zentzuan, "denbora" baizik .

169 AZKUE, R.M. ; Diccionario vasco-españot-francés, 1, La gran enciclopedia vasca, Bilbo, 1969, 112 . or .

170 LIZARDI, X . ; "Ustegabeko euri-zaparra" in Argia, 382, 1928-8-12, 1 . or.; K-L 92. or.

282

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!