26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Aidez aurretik esan behar da azaldu berria dudan bezalako metodologiak idazlearen obra osoa

aztertzea eskatzen duela, 54 olerkiz osaturiko poemarioaren emaitza osoaren zentzu poetika ez bait

du agortzen 1932ko liburuak.

Bestalde, berriz, Lizardiren kasuan Biotz-Begietan liburuaren sortze-egoerari buruz dugun

informazioak zera pentsarazten du, poemen hautapena ez ote zuen Lizardik berak bakarrik egin, eta

1932ko lehen edizio hartan jaso ziren itzulpenak ez zirela bereak uste izateko froga ziurrak daude .

Biotz Begietan liburuko 21 olerkien hautapena Orixek berak egina dela dio 18 . Hau egia bada, ez

dago Lizardiren olerkigintzaren baitan hark poetika definitu baten erakusgarritzat hautatuko

zituzkeen olerkiak 1932ko liburukoak soilik direla esateko erreferentzia ziurrik, ene ustez .

Orixek hautatu zizkionekin "erara" geratu ornen zen, Orixek hala dio, baina era berean, Lizardik

bere kabuz, Orixek hitzaurrean dionez, bi olerki egin berri "azken orduan eginak" erantsi zituen Gure

Mintzo eta Izotz ondoko Iguzki 19 izenekoak . Orixeren iritziz, poema horiek besteak bezain

"legunak" ez izanarren, Lizardik libururako azken muturrean egin zituela esaten du .

Orixeri besteak bezain legunak ez zirela iruditu arren Lizardik sartu egin izanak, Orixeren

iritziaren "erabakigarritasun"aren mugak erakusten ditu eta Lizardik liburuaren moldaketari emaniko

azken taxu pertsonalaren segurantza . Bestalde, Lizardik Biotz-Begietan olerki solteen bilduma hutsa

izan beharrean, helburu edo zentzu jakin bat ez ote zion eman nahi izan susma arazten digu azken datu

honek, eta tesi-lan honetan zehar aurkezturiko argudioen ondoriotzat aipatuko dugu .

Lizardik berak liburuaren lehen argitapeneko azpiohar batean dioenez Orixek

"espontáneamente" 20 eginiko itzulpenei 21 erantsi zizkien zenbait oharrei erreparatuz gero, liburuaren

atontze lanetan izan zuen zerikusia testuak eta itzulpenak prestatu ondorengoa izan zela pentsa liteke ;

horregatik ez zituen nahi zituen zuzenketak garaiz egin ahal izan eta azpioharrez azaldu behar izan

zituen bere iritziak .

Gainerakoan, Edizio Kritikoaren eta Lizardiren Eskutitzak izeneko eranskinaren sarreran

zehaztasun osoz ezagutu ahal izango da idazlan honen sorrera prozesuan izaniko beste zenbait

gorabehera .

Nolanahi ere, Orixeren aitorpen honek Biotz-Begietan liburuak zukeen zentzu poetikoaren

batasunaren irizpidea ez du hausten, ene ustez . Lizardik Verdes Elorriagari eginiko gutunek liburuaz

buruan aspalditik zerabilen ideia zehatz eta garbia bete arterainoko onik ez zuela izan frogatzen

badute, are gutxiago jar daiteke zalantzan Lizardik nahi izan zuen gisan eratu zuela bere liburua, eta

18

19

20

21

"Bildu zitzaien laugarren ua, beti nere buruzki ari zan . Zergatik? Iduritu txar batek artu zulako . Bein aita Intza

etorri zitzaidan aren anaia zanaren neurtitz sorta batekin, liburu bat agertzeko asmoan: aukera egin nezala .

Yainkoak ba-daki, neregatik eta Aita Intzarengatik liburu ua (eta polita ziteken), etzala zokoan geldituko . Baina

zer zan iruditu ori? Nik ez nitula oberenak aukeratu . Bekaitzez? Erzait iruditzen . Zazpi griña-buruetan etzaida

paltako au ere, beste edozeiñi bezela, baña Lizardi nik aukeratuekin erara gelditu zan; eta Jaka ere bai . Onen liburu

gala ere an gelditu zan irarkolan, matxinada etorri zenean " . Orixe "Lizardi Ameriketan" in Eusko Gogoa 7-8,

1950, 8 . or.

«Landuak bai, baina ez bear bezain legunak" (330 . or.) in ORIXE; "Biotz Begietan . Orixek idatziriko sarrera" in

Olerkiak, Erein, Donostia, 1983, 325-331 . or .

Ikus "Lizardiren olerkien edizio kritiko baterako" eranskinean Ondar Gorriri buruzko oharrak .

OR1XE; "Lizardiren azken olerkiak" in Yakintza, VI, 1933, 94-99. or.

"Ondar gorri deritzaionean nik esan nion "Lur andrea" ordez "Andre lurra" yartzeko, bestela bitara artu zitekela .

Nere esana egin zun gizagajoak . Beste iñoiz ere nik esanda zenbait bertso kendu ere egin zitun, argitara baino len .

Au etzidan oraindik erakutsi ta etzun bukatu . Gero agertu da paperen artean. Gauza ederra dala sumatuko zenuten,

baina irakurraldi batekin ez diteke bear bezela ezagutu . Ez dizuet berriz irakurriko, baina erderara biurtuta bai,

neronek len egin izan nion bezela Liburuan nere erdera yarri ere egin zun, berak baino obeki asmatu niola esanez .

Erzaizute beraz gaizki irudituko" .

7

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!