26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

egungo kritikoek sarritan azpimarratu dituzten ezaugarriak izan dira, euren jatorria eta nondiknorakoak

azaltzeari ekin zaiolarik .

Lizardik ez ezik, beste idazle batzuk ere erabili izan dituzte : zenbaitek Lizardik berak baino

sarriago, -aditz sintetikoak Lauaxetak esate baterako - . Baina hiru ezaugarri hauek ondoren aipatuko

ditugun morfosintaxi eta sintaxi alorreko beste zenbait ezaugarrirekin batean molde jakin batean

bilbatu direnez, Lizardiren hizkuntza poetikoari atxikirik egin dira ezagun eta batasuna duen

"molde" poetiko baten partaidetzat aitortu ahobatez .

Izen Sintagma mugagabeak laburtasunaren irizpide nagusiari ez ezik, beste zenbait helburu

espresibotarako erabili zituen Lizardik . Beste zenbaiten artean, errimak aberasteko, erritmoa

bizkortzeko, hitzari zentzu abstratoa edo "orokorra" emateko, pertsonifikazioak egiteko, hizketa

esaeratsuaren osagarri gisa . . .nahiz eta gogoko duen forma huts gisa ere, estetika zaletasun hutsez ere

erabili .

Aditz Sintagman partizipio eta infinitiboaren arteko ezberdintasuna gainditzearen ondorioz,

jatorri ezberdineko beste zenbait aditz multzo motaren antzerako bilakatzea ere lortzen du,

sintaktikoki aditz laguntzailea sintetikoa balitz bezala jokaturik eta atzizkiaz gabeturiko lexema

"behar", "nahi" edo "gogo" bezalako aditzekin berdindurik agertzen delarik .

Aditz sintetikoaren erabilera zuhurtzat zedarri genezake, Aranaren jarraitzaileen eraginpeko

puztuketa gogoan hartzen bada . Ugariak izan arren, euskararen diakronian jokaera sintetikoa izan

duten edo duten aditzak dira gehienak, konta-ahalak direlarik (igo, amestu, ari) halakoak ez direnak .

Aditzari dagokionez, orokorrean olerkietarako astuntzat jotzen den euskal aditzaren gorputz

foniko konplexua soiltzea eta arintzea da helburua . Bi joera nagusi azpimarratu behar dira : aditzaren

lexema huts-hutsik erabiltzera daraman, edo aditz laguntzailea sintetiko eran balego bezala aditz

esanahia daraman izena edo adjetiboaren gainean zamatzekoa .

Sintaxi mailan aditzaren osagaiei eragiten dien leku-aldaketak ere poetarentzat euskal aditzak

berarekin dakarren malgutasuna eman nahi izan zionaren lekuko dira . Horregatik eragiten dizkio

Lizardik aditz multzoari aldaketa morfologikoak eta hiperbatonak . Mintzaira adierazkor eta bizia

sortuko badu, euskal aditzak berez ez duen malgutasuna eman behar .

Morfolgiaren eta morfosintaxiaren alorrean aztertu dugun azken puntua arkaismoena da. Euskal

lexikografiaren esparruan honelako azterketa bat egin ahal izateko eskura dagoen tresneria

murritzaren ondorioz, tamalez, zaila da Lizardik mintzaira poetikoa hiztegiaren alorrean

arkaismoak eta kultismoz osatzeko eginiko ahalegina behar bezala neurtzea .

Gaingiroki bada ere, ordea, nabari da hiztegi hautaketa serioa egina duela, idazle zaharrengandik

ez ezik, bereaz gaineko beste euskalkietatik harturiko hitz higatu gabekoez, edo erabiliak izanik ere,

aintzina zuten beste adiera batez erabili zituela erreparatzean, (igaz, mende, autu . . .) Lizardik

mintzaira poetiko benetan kultista sortu nahi zuela, eta arkaismoez edo kultismoez hornitzean,

mintzairari zahar kutsua emateko asmorik gabe, zehatza izatea zuela helburutzat . Hain zuzen ere,

"autu" hitzak "hautatu" edo "aukeratu"k inoiz izan ez duten "predestinado" zentzua izan bazuelako

hautatu bait zuen, ene ustez . Orixeren itzulpenak dira nolabait, hitzei eman nahi dien adieraren, balio

kulto edo poetikoaren lekuko . Gazteleraz, "hace tiempo"tik "antaño" esatera doan aldea

nabarmenerazi nahi bait du Lizardik, "garai batean" esan beharrean "igaz" esanez, laburragoa da,

gainera, eta Lizardiren neurri eta erritmo aldetiko ezaugarrietarako erabilgarriago .

Egitura morfosintaktiko bitxiak ere aurkitzen dira Lizardiren idazlanetan . Horietako zenbait

idazle zaharren laguntzaz argi daitezke, garaikoen iritzien arabera idazle zaharrengandik ikasitakoak

Lizardiren lanetan eragina izan zuela abiapuntutzat harturik, eta bere dokumentu pertsonaletan

ziurtasunez baiezta daitekeen iturria denez.

Euskal hizkuntza literatur mintzaira bilakatzerakoan hizkuntzari berari moldaera jakin bat eman

nahi izan ziola badakigu, berak aitorturik Nora Dei" in Maitearen apurñoak") . Bestalde, garaiko

3 1 9

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!