26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Sabino Aranak euskaraz azenturik ez omen dagoelako errirna erabat baztertu behar dela dioen

gisa berean, Manuel Lekuona ez zen iritzi honetakoa :

"Muchos sostienen la opinión de que en una lengua sufijativa, como lo es esencialmente la nuestra,

el consonante y toda rima resulta un procedimiento demasiado cándido y pueril, que por lo mismo se

ha de rechazar en absoluto .

Es este un inconveniente que creemos afecta en mayor o menor medida a todas las lenguas, pues

todas son más o menos sufijativas, inconveniente que se puede eludir, imponiendo al poeta aquellas

normas de sobriedad, que, siendo dictadas por un exquisito gusto artístico, le exijan que en campo tan

rico en flores, sólo escoja para su ramillete las más bellas, las mejor coloreadas y las que más

poderosamente puedan contribuir a la belleza del conjunto" 55 •

Lekuonak ez du irtenbide zehatz bat proposatzen errirna errezetarako joera "sendatzeko" .

Selekzioa eta gusto poetikoaren irizpideak agindu behar dutela azpimarratu baizik ez du egiten .

Bide beretik jo zuten Jokin Zaitegiren iritziz, Azkueren jarraitzailetzat aipatzen diren Pizkunde

garaiko olerkariek . Zaitegik Azkueren hiztegiaren eraginpean Pizkunde aroko idazleen arrean

gertaturiko berrikuntza formalaren barruan errimaren berrikuntza azpimarkatzen du bereziki :

"Aldi ori sortzean, euskel itz-neurtizkera nola zetzan aurrenik ikertu dezagun .

Euskel-iztegiko itzik asko, erdiak baño geiago, noski, zokondoratuta zeuden ; beraz eskubete diña

etziran itz moltsoz, beren oldozpenak adierazi bear zituzten olerkariek .

Amaika itz eztitsu, argi ta ezagun, baldankeriz eta zabarkeriz, ugarra yarioan eta sitsak yanda

zokondoan geundurik ziran . Erdalkeriak yotako gaitz-miñez, euskera dena ezurruts biurturik zan .

Olerkietan erabilli oi ziran itzak, alik eta erdel-mordolloenak izan bear zuten . Arrezkero, esakera

urri, murri eta bakana izan bear .

Itz-neurtizkera ere, itzak bezala, erabat urria zenun . Geientsuenik amar silabadun itz neurtizkera

lo-argarria erabilli oi zan .

Gañera, itz-kopuru urri ta beartsuak itzen berdin-amaitze urriak ekarri zitun ; itz-erorkera

geientsuenak erraz eta betikoak ziran . Ordurarteko itz-neurtuetan ere, zatarri ugariegi ikusten ziran .

Asmo berrien geznari ziran Aitzol-en gizaldiko euskel-olerkariek ezin zituten artu bide estuok :

lagungarri izan bearrean eragozpengarri bait ziran . Beraz, itz-neurtizkera eraberritu bear zuten .

Orain aldiz, Aitzolen gizaldikoek olerkari zurrian egiten zuten lana, osotara bederen, azalduko

dizut.

Len esan dudanez, itz asko oroldiz estalita, erdoiz yanda, beste ainitz, idazti zarretan eta or-andik

sakabanatu ta bakanduta zeuden . Beraz, alik eta itz berri gutxienik asmatuta, Azkue'ren itz yatorrak

bildu, ta erabiliaren erabilliz, garbitu, soildu eta egutera ekarri zituten . Orrela ordurarteko olerkietan

erabiltzen zan itz-eli urritxoa ugaldu zen .

Itzak ugaldu ondoren, itz-erorkera ere asko ugaldu ta aberasatu zuten Aitzol'en gizaldikoek :

gafiera itz-erorkerari garrantzi andia eman zioten eta itz-erorkera zail, bakan eta oitu-ezen irrika ari

ziran.

Orra itz-erorkera zaillen zenbait erakusburu :

Itzal! Baso'ren ume yaukal

xaloagorik ezin al :

beltxeran, begi bai azal :

55 LEKUONA, M . ; "Métrica vasca", 1918, Gasteizko Seminarioko hitzaldia in Idaz-lan Guziak, Kardaberaz

bilduma-22, I, Librería Técnica de Difusión, Tolosa, 1978, 131-157 . or.

1 9 0

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!