26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

aserritar eskolagabearen hizkera hartu ohi dugu sarritan ispilu bezala, eta neurri horrekin neurtu nahi

izaten dugu euskera idatzia" 185 .

Sintaxiari dagokionez, Morfosintaxian bezala, estilizazio poetikoaren bide beretik ihardun zuen

Lizardik, baina oraingoan ongi zedarriturik dagoen bide kontzeptistari jarraitzen zaiolarik :

laburtasuna ez ezik, Lizardik literaturaren historian estetika kontzeptistari loturik doazen hiperbatona

bezalako zenbait ezaugarri sintaktiko ere badarabiltza .

Lizardiren idazlanei buruzko azterketa guztiek aipatu dute haren sintaxiaren ezaugarri gisa

elipsiaren teknika .

Aditzaren elipsia azpimarratu izan da sarrienik, eta arrazoi osoz. Horregatik eta begi bistakoa

den honen inguruan frogak pilatzen ari gabe, aski da Edizio Kritikoan alderatu ditugun Aldakeri eta

Asaba zaarren baratza izeneko prosazko eta olerkien bertsioen bilakaeran sumatzen den zorrozte eta

soiltze prozesuari erreparatzea .

Partizipioaren morfema, mugatzailearena eta are aditz laguntzailea nahiz aditz osoa isiltzearen

ildotik, Lizardiren olerkietan gertatzen diren beste zenbait laburtze ere aipagarri dira, bere poesiaren

ezaugarri orokor honen beste adierazbideetako bat direlarik .

Sailkapen batean antolatzeko aukera gutxi eskeintzen dute euskal sintaxiari egiten dizkion

laburketak, baina nolabaiteko multzo batzuetan ordenaturik aurkeztuko ditut aipagarrienak iruditu

zaizkidanak.

2.4.1 .1 . Sintagma laburtuen sailkapena

Arruntena jadanik aipatua dugun mugatzaileaz gabetze kasuak ditugu, nahiz sujeto, nahiz osagarri

zuzen, nahiz sintagma atributoa denean 186 . Muga-kentzearen gaia aipatua dugunez, jo dezagun

bestelako zenbait ikustera:

Postposizioak eta ISren deklinabide atzizkiari eragiten dioten laburtzeak dira orokorrenak .

Lizardiren olerkietako kimaketa edo laburtzeen arrean postposizioei dagozkienak ugarienetakoak

dira : postposizioaren beraren amaierako deklinabide atzizkia, nahiz postposizioa daraman Izen

Sintagmaren amaierako atzizki egokitzailea, ezabaturik aurki daitezke :

185 Ibidem, VII. or.

A .- "Otoi au egin arte(AN)

gezur-yainko goriari

norbait dizu sumatu,

xee ta bixkorrik, beean,

urrats usuz ibiltari"

(Am2 10-15, 251)

B.- "Etxeko sutondotik ibili-ondo(REN)

oroigarriz betea dakusazu oro :

(MB 53-55, 583)

D.- "zitalak nai au eratxi, burruka koldar-bidez"

186 Arretagarriena, dena den, sujeto funtzioa egiten duen ISnor mugagabean ematen denean izaren da:

«Maitetasuna dator azi izkutu batez,

guziok baitaukagu barnean jaiotzez :

ez edozein eguzkik ernerazgarria,

autuaren begiek bear dute ukia ;

ta oartzcn ez gera danik crnetua

arik eta biotz dan arte loreztua" (MB 33-34, 281).

290

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!