26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Azken gutuna Jemeinek Bizkai Buru Batzarretik Lizardiri azaroaren 23an eginikoa da, eta

ezaguten dugun argudio nagusi horri lotzen zaizkio oraingoan ere Aranaren jarraitzaileak :

"Tenemos además la seguridad de una solución que no puede ser rechazada por ningún

nacionalista, por ser dictada por nuestro Maestro Sabino de Arana-Goiri" 195 .

2 .3 .4 . Eredu idatziaren normalizazio premiaren kontzientzia

Normalizazio linguistikoaren arazoaren inguruan garai hartako jarreren koordenadatan

Lizardiren eta Euskaltzaleen proposamenei buruz azaldurikoaren ondorioz, esan daiteke Lizardik

euskara idatziaren normalkuntzaz eginiko proposamenak hizkuntzarentzat hil ala biziko auzia dela du

oinarritzat. Kultur bideetan sartuz, normalizazio soziala ez ezik, hizkuntzak norma idatzia behar du

iraun ahal izateko .

Bere ihardun konkretuari dagokionez, aldiz, 1927tik aurrera, Euskaltzaindiaren arauak onartu

egiten dituela frogatzen dute artikuluek, eta erabaki horiek kritikatzen dituen lekuko den artikulu bat

ere bada "Respetuosamente a Euskaltzaindia" deritzana . Data horretatik aurrera idazleek erabiliko

duten hizkuntz ereduaren baterakuntzak kezkatzen duela ikus genezake, eta hori erdiesteko

proposamen zehatzak aurkeztu zituela ere bai .

Aurreko atalean gizartean eta kulturaren arloan euskarari zor zaion normalkuntzaren bidea hartu

behar dela ohartzerazi zuen era berean, hizkuntzaren normalkuntza linguistikoaren bidetik ere aitzina

egiteko premiak kezkatzen zuen, eta bere bide pertsonalek hizkuntz literario erabat landua sortzera

eraman zuten .

Lizardik euskarari buruz duen ikuspuntuaren modernotasuna eta zorroztasuna kultur arloan zuen

ikuspuntu orokorrarekin bat egiten du . Lizardi XX . mendeko zenbait ikuspuntu erromantikotatik

urruntzen da, nabarmenki . Ama euskeraren heriotzarengatiko malkoen garaia 196 atzera utziz, hil ez

dadin lortzen saiatuko da, artez edo moldez . Bide bat baino gehiago saiatu zuen, Eusko

Ikaskuntzaren barruan garatu zuen ihardunaren azalpenean esana dugunez .

Xehetasunez azaldu dugun atal honetan frogatu nahi izan duguna Lizardiren planteamentuen

modernotasuna eta zorroztasuna izan dira, garaiko epeltasun edo noragabeko ihardunaren aldean . Eta

honi dagokionez, nabarmendu beharra dagoela uste dut Lizardiren hitzezko eta egitezko

euskaltzaletasuna euskara egoera diglosikoa gainditzen hasteko puntuan kokatu zuen kontzientziadun

bakanetako bat izan zela.

Hizkuntzaren normalkuntzaren inguruko planteamentu hauek, bestalde, mintzaira literarioari

buruzko ideien esparru berean sortzen dira: beste hizkuntzak bezalakoa, normala izateko egoeran

bizitzeko duen eskubidearen aldarrikapena egiten du .

2 .4. EUSKALTZALEAK ERAKUNDEA ETA OLERKARIAK . LIZARDI ETA AITZOLEN

GIDARITZEN ARTEKO ETENA

2 .4 .1 . Pizkunde aroko olerkarien belaunaldia . Mugak eta ezaugarriak

Euskaltzaleak erakundeak eraturiko Eusko Olerti jai, olerkarientzako bilera eta sariketen

inguruan sorturiko mogimenduari, modu orokorrean, "olerkarien mogimendua" edo Pizkundea deitu

izan zaio, garai hartakoek behin eta berriro erabiltzen zuten kontzeptuari jarraiki .

195 Ikus "Lizardiren Eskutitzak" eraskinenan, 39 ., 40 . eta 41 . Dokumentuak .

1% Ikus «Edizio Kritiko baterako" eranskinean 1918ko Amonatxo zimel maitagarriyari buruzko ohar kritikoak .

61

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!