26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Beste aide batetik, berriz, esaldi nagusi horietan sarritan aditza isildurik egoten da, edo

soildurik, edo aditz laguntzailea isildurik, Izen Sintagmak bilakatzen direlarik nagusi, nor edo nork

kasuetan, eta elkarri aposizio eran kateaturik.

Lizardik bere ideia poetikoetan jaso dugun moduan esana du ez dituela esaldi luze korapilotsuak

maite . Gongorazalea bada ere, sintaxiaren alderdi honetan guztiz kontzeptismo kulteranoaren sintaxi

korapilotsuaren aurkako amorratua ageri da, Gongoraren metafora bera erabiliz ukatzen diolarik

estetika horri inolako edertasunik : "elkarri geriza bikoteen gisan kateatzen zaizkion esaldi luze

bihurri" eta alanbikatuak ez ditu gogoko .

Esaldiak elkarri lotzerakoan Lizardik ez du lokailurik erabiltzen gehienetan, eta menpeko

esaldiak nagusiari lotzeko ohizko diren atzizkien arrean, laburrenak eta adierazkorrenak bakarrik

ditu erabiltzen . Ahal bada, aditz laguntzailea ixildurik, aditz izenkiez baliatuz .

Horregatik, diskurtso logikoan, saiakeran eta narrazioan ohizkoak diren deiktiko erreferentzialen

eta lokailuen gabeziaz irakurketa zaildu egiten da .

Hala, garaiko kritikoek Biotz Begietan liburuaz dihardutelarik, salatu egingo dute gogortasun,

naturaltasun gabezia hori, batez ere joskeran yustaposizioari lehentasuna ematearen ondorioz . Eli

Agirre "Agarel"ek bezala :

"Lenguaje : se me antoja un poco duro el empleado por Jose Maria Agirre : la ilación mas que

arbitraria muchas veces, y un tanto dura" 196 .

Lizardi idazle heldua den garaian nagusi zen joskera aldetiko garbizaletasun boladaren

ondoriotzat jo daiteke Lizardik juntagailuekiko duen joera hau . Aipatu behar da bestalde, Aitzolek

esaldi ebakia eta parataktikoki ezarririkoaren zaletasuna Lizardik Etxeparerengandik ikasia duela

dioela. Dena den, Lizardik poetikan ikusi ditugun irizpideekin jotzen du idazle zaharrengana eta

bere asmoetarako egoki zitzaizkion ezaugarriak soilik hartu zizkiola gogoan hartuz, bi eraginok,

praktikan, bat egin zituela esan daiteke .

Kritikoek Lizardiren "azal gogorraz" hitzegin izan dute metaforikoki belaunaldiz belaunaldi

Mitxelenaren irudia erabiliz. Lizardiren garaiko zenbait irizleen hitzetan, "artifizialtasuna" (Agarel)

eta "canon arbitrario de belleza" (Aitzol) deitu zutena hizkuntzaren elaborazio, prestaketa eta

eraldaketa pertsonalaren fruitu da zalantzarik gabe, iritzi emaileen ikuspuntu aldeko ala aurkakoak

gora-behera .

Alderdi honetatik, Lizardi Lizarraga edo Oihenarteren senide da, bizirik ezagutu zuen eguneroko

hizkera mintzatu nahiz idatzitik urrunduz, berak egokienatzat jotako irizpideen arabera eraiki zuen

mintzaira poetikoa sortu zuen .

Lizardiren "mintzo elertitsu" horren ezaugarri orokorrak azaldu ditugularik, jo dezagun orain

gure iritziz haren olerkigintzari zigilurik sakonena ezarri dioten eta aldi berean zailtasun eta iluntasun

gehiena eratxeki dioten zenbait puntu aztertzera .

Lizardiren garaiko literatur kritiko guztiek haren mintzaira poetikoaren originaltasuna

azpimarratu zuten 197 . Baina gaur egungo iritzi topikoetako bat da Lizardiren hizkuntza literarioaren

oinarriak Orixerengan aurkitu behar direla, baina zenbait joeratan hala baitetsi badaiteke ere,

ondoren aipatzera goazen batzuetan guztiz bide pertsonalák hautatu zituen Lizardik .

196 AGIRRE, E., "AGAREL"; "De literatura vasca . Lizardi'tar Txabier" in Euzkerea, 1933-4-15, 320 . or.

197 JAUREGI, L . "JAUTARKOL"; "Biotz-begietan" . Un gran poeta vasco" in El Día, 1932-6-8, 1 . or.

"Salir de los caminos trillados hasta el presente para adentrarse en las vías laberínticas del arte poético y

conseguir iluminar con la antorcha de la originalidad artística es mérito reservado a los grandes ingenios

poéticos . Poeta de altos vuelos y marcada originalidad . Esta originalidad campea a través de casi todas las páginas

del libro, no sólo en la factura irreprochable de nuevos moldes de versificación, inventados por el autor, sino

también en la expresión soberanamente vasca del sentimiento lírico, unida a una excepcional potencia de concisión

para describir líricamente las maravillas del paisaje" .

3 2 1

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!