26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Aidez aurretik esan beharrekoa da ordea, Lizardiren ideia poetikoak inongo eskola edo eredu

ezagunera ez daitezkeela bil . Autodidakta batek ohi duen sistema gabeziaz, bere intuizioaren

helduleku bakarraz, batez ere bere sena poetikari jarraitzen zaion olerkari honek ez du, ez Orixeren

ikasketa formazioaren araudi klasikoarekiko atxikimendurik, ez eta Lauaxetak bezalako literatura

europear berriaren lehen eskuko ezagutza akadamiko zabalik ere ; zehatz-mehatz aipatu zituen

frantsesez irakurri zituen zenbait idazle (L . de Besse, Frederi Mistral, Maurize Maeterlink) eta

Espainiako literatur giroak kutsatua bide zuen Gongoraganako zaletasuná

Horregatik, atal honetan banan-banan harilkatzen saiatu garen ideia mataza honetan ez da nabari

idazle, prezeptiba edo eskola bakar baten eraginik. Garaiko korronte literario eta mogimendu

ezagunetan aurkitzen diren ideietako batzuk bereganatuak dituela ikus daiteke, baina poetikaren

inguruko ideia ausnarketa luze-sakonetan ez zuela ihardun ere bai.

Bere ideal estetikoei eta xede literarioei egokitzen zitzaien kanon estetiko bat sortzen

ahalegindu zen, irizpide guztiz pertsonaletan oinarrituz, bereganainoko tradizio literarioan haustura

nabaria eraginez eta ahozko mintzairatik gertu dagoen mintzaira literarioa baztertuz .

Azterlan honen bigarren parte honetan aztertu ditugun ideia poetikoen azterketaren ondorioak

laburbilduko ditugu jarraian, aide batetik ideia nagusienak nabarmenerazteko eta, bestalde,

hirugarren parteari ekiteko, hots ; Lizardiren poesigintzaren azterketa metriko-fonikoa eta morfosintaktikoaren

sarrera edo erreferentzia gisa erabili ahal izateko .

Hona hemen Lizardiren ideia poetikoen lerro nagusiak :

ARTEAz Lizardik duen ikusmolde ikuspuntu erlijioso eta filosofikoaren esparruan sortzen da :

Izadiak, Naturak edertu-nahi batek joa dirudi eta gizakiok ere Izad¡ osoan dagoen edertasun horri

ohartzen gatzaizkio . Edertasun horren bidez hurbildu asmo dugu natura, Jainkoa edo Maurize

Maeterlinkek enigma eta Lizardik "izkutu-izkutuko arrigarria" deitzen duen printzipio eragile

horrengana.

Gizakion arte askatasunak mugak ditu, ordea. Herri bakoitzak bere baldintzapenen arauerako

artea sortzen du .

Ondorioz, euskal HERRI-ERTIA sortu nahi da, eta horretarako, landu gabea, kultura maila

nagusietara iritxi ez den euskalduna bezalako herriak bere literaturan EUSKAL GOGOA adieraztea

bilatu behar du, herri gisa nortasuna eta entitatea ematen dion "ezaugarri bereiztaliea" delakoaren

adierazpena .

EUSKAL ARIMA edo GOGOA zer-nolakoa den jakin ahal izateko euskal hizkuntza da ikerarlorik

hoberena Lizardirentzat . Hizkuntzak moldatzen du herriaren nortasuna, izateko era berezia,

psikologia, eta beraz, euskal olerkariak hizkuntzaren indar adierazkorrari heldu beharra dio .

Inguruko kulturen eraginpean desagertzear dagoen euskal nortasunak hizkuntza du "asabaen gogoaz

elkartzen gaituan katea edo lokarri zaarra " . Horregatik, Euskal Herriak bere buruaren jabe izateko

nahitaezkoa du euskal hizkuntzak asaba zaharrengandik ondare gisa jasoriko hizkuntzak, euskal

pentsamoldearen adierazbide bakarrak eskaintzen duen informazioa esplizitatzea . Horregatik, guztiz

garrantzitsua da euskal hizkuntza erro-errotik ezagutzea eta bere egituraren zoko guztiak ongi

aztertzea.

Hizkuntzaren egitura, moldaera eta taxuera bereziak biziki adierazgarriak dira; euskara euskal

gizonak duen pentsatzeko moldearen, mundua ikusteko era edo "weltansicht"aren egituratzaile eta

adierazbide da, aldi berean .

OLERKARIAk GIZARTEAN duen ZEREGINA bcreziki azpimarratzen duen gaia da, nahiz

eta olerkariak bere olerkiekiko duen kontrol-maila mugatua dela ere aipatzen den : Olerkariak

izkutatu ezin duen, eutsi ezin duen zaletasuna du olerkiak egitekoa .

Lotsagarri eta alferrikakotzat jotzen den zereginean diharduen olerkari IDEALISTAren

zereginaz gizartean funtzioa da Lizardik gehienik azaltzen duen alderdia . Bereziki azpimarratzen du

1 54

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!