26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

seguru eta bakean dagoenaren jarrera isladatzen ; atsegin ez duen gizarteari, nahiz bere aurrekoek, nahiz

bere garaikideek osatzen dutenari buruzko nolabaiteko gaitzespena baizik .

"Glosas Triviales" artikulu sailekoen artean, Euzkadin 1928-7-31 ean argitaraturikoak,

probokazioaren bide beretik jotzen du, kasu honetan euskal gizartean modernotasun eta

aurrerazaletasunaren izenean euskal nortasun kulturalaren suntsiketa ontzat ematen dutenen

probokazioa .

1 .2. `BEGI-BELARRI ERNEAK ETA ARIMA URDURIA"

Alde batetik, gizartearen egitura, ohiturak aztertzeke onartzeari dagokionez, aldarrikapen ozenik

egin gabe praktikan -"egitez"- kritikoa zela esan baliteke, bestetik, baloreei buruzko barneitaunketa

eta kezkak, hitz batean Europako gerra arteko balore-krisiak nolabait Lizardi ukitu zutela

esan daiteke, ene ustez.

Tesi honen lehen atalean aurkeztu ditugun datu biografikoek zenbait alderdi nagusi eta berri

aurkezten dituzte Lizardiren nortasun pertsonal eta literarioari dagokionez: datu biografikoek

gaztetako espektatiba baikorraren eta helduaroko "bizi behar latza ", errealitate gorriaren arteko

haustura eta desoreka salatzen dute . Aitaren heriotza eta lehen haurtxoena, gaitzak . . . Munduaz zuen

ikuskeraren aldaketa, hein batean behintzat, gertakari hauek eragina da .

Gaztaroko olerkietan sarritan aurkitzen den Jainkoaren eta fede erlijiosoaren aipamenek

«hotzaldi zoro baten itzuli"ko ibilbidea iradokitzen dute : Jaun errukiorra, Gastiaren Otoitza,

Otoitza . . .

Beste zenbait olerkik kezka, ihesi joan nahia adierazten dute, "Bizitzako bidea/arantzezkua dala

igertzen asten geran bide unian nago" dio 1918ko Gastiaren otoitza olerkiak . "Gazterik zartuta"

sentitzen da, eta "negar aran beltz" hau utzi eta aide egin nahi du. Gai hau bera dute Aztu, biyotz

orrek, Igesi, Mendi gaillurra olerkiek :

Egaztiya aiz : egaka, goyan galdu adi! . . .

(ABO 1919)

"Ai, lur aztun au ezin-utziya . . .!

Ai, ba'neki nik egatzen . . .!

(1 1919)

"Ai, egaztia banintz

gaiñik-gain nenbilke!

(MG 23-24)

"Zein ezkutuko indarrez

zein atseden-egarriz,

zein gorago-yoranez

narakark igana?"

(MG 9-12)

Gaztearen otoia izeneko poeman "bere bidea" zein den jakin nahia adierazten du 1918an eta

1925eko bigarren argitaralpenak hizki larriz idatzia dakar galdera hau :

"Ta illunpean nora da

bidearen txurizta?

Arren, zein da ta, Jauna

nun NERE BIDEA ? . . .

(GO 41-44)

330

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!