26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

"Yoran esigaitzaren lasterrak" eraman zuen poeta "itsasoztia" edo nabigatzailea, Euzkera

Sarkundia izeneko 1919ko poeman, eta bere burua hegazti zuri bat zen "ames-itxaso ziar", nundik

sortua zen ez nora zihoan ez zekiena .

Bere bihotzean itsatsi den desengainoa edo galenaren belar gaiztoa, giza-gogotik urre-ametsen

aldentzea deitoratzen dute 1925 urtearen inguruko poemek, Udazken, Ar uts, Aldakeri . . .

"Osto igar bat aizeak

biali dit leioraño . . .

Galena ala, biziak

dakar, giza-biotzaganaño"

(U 1-4, 1926)

Jainkoa ez da Orixerentzat bezala presentzia betiereko eta erabatekoa, harengan duen fedea ez da

zirkinik egiten ez duen argia bezalakoa, itaunketa, kezka eta bilaketa lehiatsuaren ondorio baizik .

Lizardirentzat sufrimendua eta heriotzaren gaia "bizitzaren izkutuko" edo enigma filosofiko

horietako bat ez ezik, bizipen hurbila ere izan zelarik, oinazea eta desengainoa dakarren bizitzari

norabiderik ezin aurkiturik zebilela, "dantza naasi bat" zebilkion "irudimenean ", "lauso ta urgun"

zebilela aitortu zuen, Biotzean min dut olerkian . . .

Bilaketan zebilela, seinale baten eske ari izan zen : "osertz-illuna autsita/ gaban izar bat jarri/

zazu . . ." eskatzen zuen 1919ko Gastiaren otoitza poeman, eta "noizbait itxaro-kabi" bihurtzen da

bihotza : bere gau beltzak izar bat biztu du Biotzean min dut helduaroko olerkian .

Gaztaroko olerkietan Jainkoari zuzenduriko olerkietan seinale bat eskatzen dio, 1919-1925

bitartekoetan idealak, giza-gogoaren urre-ametsak galdu bildurrak darabil . 1926-27an argitaratu

zituen eta desengainoa, bizitzaren alderdi garratzaren onarpenaren gai beraz diharduten Xabiertxoren

eriotza eta Zeru-azpia olerkietan aurkitzen da helduaroan finkatuz joango den jarrera neurtu eta

orekatsua . Etsimendua galerazi-ezina den behera-beharraren onarpena, aldiz, 1925eko Ar uts eta

Udazken olerkietan jadanik mamitua da, naturaren zikloen metaforekiko lehen aipamenekin batera .

Sarritan isladatzen da Lizardiren idazlanetan datu biografikoek adierazten diguten beste alderdi

hau ere : Jende artean umoretsu eta ekintzalea, hiztuna eta odol berokoa izanik ere, bakarrean "estutxo"

zela, erreflexiboa, bere buruari emana . 1933an Yakintzan argitarazi zuen "Txindurriak" saioan

Maeterlinkez dioena berari itsasi lekioke : "biziaren eta geroaren izkutuak urduri" zerabilen 8 .

Euzkera Sarkundian aitortu zuen eran "yoran asegaitzak" zeraman, eta "oarrez, asmamenez eta goragoyoranez"

ziharduen bizitzaren enigmari, "izkutu" horri antza hartu nahirik, bizipide pertsonalean bai,

eta jakina, zeregin literarioan ere bai .

Kazetari-lanetan bere garaiari buruzko ausnarketa nabariago egiten den era berean, olerkiek

zentzu-bilaketa filosofikoaren arloan dihardute sarritan . Errealitatez errealitate, Lizardik bilatzen

duen azaleko egien bitartez sakonagoko egiaren zantzuak antzemateko jarreraz irakurleari hausnartu

araziko dion mezua bidali nahi dio .

8

"Eztabai alperra sortu ornen det. Txarki egin ornen det orrela gogoak naastea, astia orrela galtzea ta galdu-eraztea .

Irri det ezpañetan . Orain irutsu une orrelakoxeak entzun bear izan genitun. Bai besterik geiago ere : obe

gendukela, alegia, gutxiago karraxi ta geixeago lan . Ta badakizute zer gertatu zan ? . . . Eztabaikariok geren

asmoetaz elkar-kutsatuz, ixtillu artatik gaurko "Euskaltzaleak" sortzea, aurreragoko "Euskal-Elazkona zalakoa

eraberritu ta zabalagotuz" . (Ikus K-L 289 . or.)

"Ura (Maeterlinck) Jaungoikoaren lanaz bai- baita arritzen, ta ederresten baitu; baña ez aitortu nai Egillea .

Biziaren eta geroaren izkutuak urduri darabiL besterik erakutsi nai ba lu ere" . LIZARDI, X .; "Txindurriak" in

Yakintza IL 1933, 84 . or.; K-L 405 . or .

33 1

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!