26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

"Beeratu, Jauna, zuk gure kontra

Jaso dezun ezpatea ;

Bigundu, Jauna, guretzat dezun

Antzinako aserrea . . ."

("Nere erriko ujola" 52 . or.)

Hauezaz gain, eta adibideak banan banan azaldu beharrik ez izatearren, esan dezagun beste zenbait

zangalatrau mota ere badarabiltzala : aditza eta aditz laguntzailea bereizten dituena . Baina nolanahi

ere, zangalatraua beti punturik gabeko bertso amaieran ematen da, sekula ez puntua ematen den bertso

amaieran .

Jautarkolen praktika bigarren konparaburutzat harturik, esan genezake ahapaldien moldaera berri

eta ohigabekoen erabilera sarrerazten duen lehenengoetakoa dela . Jauregik bere aurrekoek eta are

garaikideek baino ahapaldi motzagoak erabiltzen ditu . Ohizko ahapaldiak erabiltzen dituenean ere,

itxuraldatu egiten ditu beste era batera idatziz eta zenbait bertso lerro errepikatuz .

Jautarkolek ohizko ahapaldiei eragiten dizkien eraldaketa hauen ondorioz erritmoaren baitan

aldaketa eragiten du, erritmoa arinagoa bilakatuz . Etenak ugariagoak izatearen ondorioz, Jautarkolen

ahapaldietan aurki daitezkeen egitura sintaktikoaren hausturak ausartagoak dira.

Orokorki, eta hainbat olerkitan zehar ematen den barietate guztia laburtuz, esan genezake

Jautarkolek, Arrese-Beitiak bezala, erlatibozko esaldia ondokotik banatzea eta Izen Laguna+Izena

egitura banatzea direla sarrienik hautatzen dituen hautsi-guneak .

Horiek baino aurrerago ere jotzen du Jautarkolek), esate baterako, 1928ko Biozkadak liburuko

olerkietan, Izena+Adjetiboa egitura ere banatzen du :

"Nere barruan

berez sortuta

jaio den ' lore

usaiduna."

("Nere eresia" 49-52, 6)

"Ezerk asetzen

ez dun alako

barrengo gose

zerukorra :

irudimenak

laztandu nai ta

min dun amets

illezkorra."

("Nere eresia" 65-72, 6)

Zalantzagarri dirudi Jautarkolek horrela inprimarazi zituen ahapaldi hauetan berez inolako

zangalatraurik denik ere . Gauza bera gertatzen da hurrengo kasuekin ere, alegia, lotura sintaktiko

estuagoa osatzen duten egitura konparatiboa eta adjetibo zehaztugabea izenaren ondotik banatze

kasuak.

"Itxaropenak

bezala goruntz

egin nai luken

nai samiña

("Nere eresia" 41-44, 6)

"Masti gaztc bat

202

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!