26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Arestik -h-ak mututzat zergatik jotzen zituen jakitea erraza da: aide batetik -h- horiek entzuten ez

ziren eta beraz bokale arrean ez baleude bezala egiten den euskalkietan neurtzen ohiturik zegoelako,

eta bestetik, jakina, euskara batuaren sorketa urteetan idatzi zuelarik ez zezakeelako inolaz ere

neurkera arazoak zirela eta hitz beraren bi idazkera ezberdin erabiltzea onar .

1 .3.4.2. Lizentziak eta hizkuntzaren normari buruzko irizpide ezberdintasunak

Gaur egungo ikuspegiak Gabriel Arestiren jokabideetatik gertuago jartzen gaitu gu, hizkuntz

eredu finko baten aldeko ahaleginaren partaide garelako nolabait, eta euskalkietan ortografia eta

hitzen formen alorrean izaniko anabasak aide batera utzi nahi ditugulako .

Sabino Aranak ordea, ez zuen arau hauek emanez bere hizkuntz proiektuarekiko inolako

kontraesanik sortu . Berak ez bait zuen fonetismorik eta sinkoparik gabeko hizkuntz eredurik

helburutzat .

Bestalde, araudia modu ezberdinean erabili zuten batzuek eta besteek, eta, salbuespenei

dagokionez ere, joera ezberdinak nabari daitezke . Esate baterako, Lizardiren olerkien aman, arestian

aipatu dugunez, "nausia" (Oia, 1920), "aiskide" (Mendi gaiña 1920) eta "aiskide" (Aldakeri 1925)

bezalakoak aurki daitezkeen era berean, idazle begiratuak ziren Jaka-kortajarena, Yagoba Onaindia

eta batipat Jokin Zaitegiren olerkietan ere oso bakanak dira salbuespenen alorrean aurki daitezkeen

adibideak 36 .

Hauei dagokienez, esan liteke, hizkuntzaren eredu normalizatua eta beharkizun metrikoen arteko

konpromisozko neurtizgintza sortu zutela, eta Lizardiren Biotz-Begietan aipatu behar da, ziurrenik,

ahalegin horren erpintzat .

Jakina, olerkari guztiek ez zuten era berean jokatu, eta beren perfekzio teknikoaren egarriaren

arabera lizentzien erabileran gehiago ala gutxiago lehiatu ziren .

Horregatik, onar zitzaketen laburdura ugariak ez dira Lizardiren adibide bakan horietan bezala,

bokale arteko eta hitzaren barruko leherkari ozenak eta dardarkari bakunak isiltzera edo mututzera

mugatzen, zenbaitetan, hitzaren amaiera deklinabide atzizkiarekin lotzerakoan euskalkietan ohizko

diren laburduretara ere hedatzen dira .

Esate baterako, genitibo posesiboaren atzizkiaren "-re-" delakoa isiltzea ere ematen zen :

"atzo né laguna" (Gogalbena 1918, Jautarkol)

"loan mende" (Onaindia, S . ; "Saratsa ta Itxaropena" in Yakintza, XII, 1934, 408 . or .)

"euzki" eta "aiskide" (Zaitegi "Egunabarrean » in Yakintza, XIII, 1933, 23 . or.)

Edo soziatiboan :

"Igande ta jai goizetan

bere amakin jeisten zan

eleizara

ta meza entzun-ondoren

pozez bere amatxokin

mendiard'

(Maknixu Jautarkol . 1928 . Biozkadak)

36 "nausia" Qakakortajarena, "Burgosko cizak"in Yakintza, XIV, 1935, 96 or.)

1 8 1

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!