26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

ordea, eta beste hainbatetan bezala, konponbide errazagoak bila zitzakeela gogoraturik, zera esango

nuke, berarizkoa dela hitz-joku kontzeptualista hau . Are gehiago Agur olerkiaren ingurumarian

ematen diren beste zenbait ezaugarri bereziki kontzeptualisten baranoan agertzen dela hartzen badugu

aintzakotzat.

Bigarren adibide honetan, zailtasuna ez dator hitz-trukaketaren bidez eginiko joko

kontzeptualistaren ondorioz, menpeko esaldiaren barruko hitz-hurrenkeraren aldaketa eta esaldi

nagusiko "unerik" "besterik" delakoen banaketaren ondorioz baizik :

E) "Ezin oar txoroak zerk elkarrengana

darakartzien. Baiña, nerez dakidana :

zorion uts geroak letsiken unerik

aien aldi laburrak eztizu besterik"

(MB 5-9,279)

Menpeko esaldiaren barruan, galdegaiaren arauari hutsegin zaiola dirudi, "geroak zorion uts

etsiko dituen unerik ", "zorion hutstzat joko dituen unerik besterik ez dizu haien aldi laburrak" .

Hain nabarmenki bazterturiko galdegairen arauari baino lehentasun gehiago eman ote dio

Lizardik bertsoaren alderdi fonikoari? Alegia uts eta letsiken hitzen afrikariak elkarrengandik berezi

nahiari . Ez jakin . Dena den, Maitale berriak azken olerkietako bat da, Lizardik argitaratzeko

amaitutzat eman gabea .

2 .4.4. Esaldiaren ordena aldaketak : hiperbaton

2.4.4.0. Sarrera

Metrika alorrean bereziki nabarmendu diren poetika kultoaren ezaugarriei eta sintaxian jadanik

ikusiak ditugun zenbait egitura sintaktiko ikasiekin batera aipatu beharrekoa dugu esaldi barruko

osagarrien ordena aldaketaren ezaugarri hau. Elipsia, juntagailurik gabeko esaldi multzokaketa

yustaposiziozkoa izatea, hitz-joko kontzeptualak, etabarrekin batean, estetika kontzeptista kultista

baten ezaugarririk nabarmenenetako bat dugu hau, Lizardik naturalitate handiz, bertsoaren

erritmoaren zerbitzuan nahiz esanahia sujerenteago, estetikoki aberatsago egiteko maisuki erabiltzen

duelarik.

Euskal joskeraren alorrean hitz-hurrenkerak galdegaiaren legea baizik ez du, eta sintagmek bere

barruan duten ohizko hurrenkeraren argua. Gainerakoan askatasun handia eskeintzen duen joskera da.

Badira, bestalde, eguneroko mintzairan ere ohizkoak diren hiperbaton espresibo zenbait, hala

nola aditzaren laguntzailea aurreratzeko aukera eskaintzen duena galdegaia bereziki azpimarratu nahi

denean . Esate baterako, Gure Mintzo olerkiaren bigarren lerrokoa :

"min ori dut izan samiña" (GM 2, 207)

Hitz-hurrenkerari dagokionez arau zorrotzak badirela aldezten dutenen artekoa den Sebero

Altubek ere, aldaketa honi egoki irizten dio :

"Los vascos orientales se valen con frecuencia de un giro especial, muy expresivo, para recalcar aún

más el caracter inquirido de los miembros de oración . Consiste en desarticular la flexión perifrástica

invirtiendo sus componentes a fin de hacer seguir el nombre verbal al terminativo auxiliar ; vease en los

siguientes ejemplos :

"Han zako lotzen bizkar-hezurrari" . . .191 .

191 ALTUBE, S . ; Erderismos, 14. or.

304

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!