13.05.2013 Views

Radio is dead-Long live the Radio.pdf - Universidad del País Vasco

Radio is dead-Long live the Radio.pdf - Universidad del País Vasco

Radio is dead-Long live the Radio.pdf - Universidad del País Vasco

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

1. Nazio-identitatea taxutzen

The Radio is dead. Long live the Radio!

Hizkuntza gutxituak eta identitateak: irrati kazetarien perfilak...

Hizkuntza menperatzaile batekin batera bizi diren hizkuntza gutxituetako hiztunak

maiz gizartetik baztertuak izan dira. XX. mendetik aurrera, hizkuntza gutxituak nagusien

maila bereko tratua eskuratzen hasiko dira (Wright, 2007). Hizkuntzaren elementua

hizpide hartuta, Weedon-en (1987) hizkuntza identitate sozial eta pertsonala

eraikitzeko plataforma zela zehaztu zuen. Kramsh (1998) haratago joan eta hizkuntzek

errealitate kultural bat adierazi, ordezkatu eta sinbolizatzen dutela baieztatu zuen, hizkuntza

bera darabilten pertsona taldeak harrotasun pertsonala, garrantzi soziala eta

iraute historikoa partekatzen dutelarik. Identitate, kultura eta hizkuntza berbak baturik

beraz, hizkuntza gure bizitza estiloari atxiki diezaiokegun identitate kultural mota bat

dela esan dezakegu, sistema instituzional eta balio moralen identitate kulturalen eroale

den era berean. Baina “identitate kultural” deitzen dugun horren barnean zeintzuk

kontzeptu kokatzen ditugun zehaztu beharko genuke; horretarako, Friedman-en (1994)

iritzia ekartzen dugu gogora zeinaren aburuz identitate kulturala “etnizitate” bezala

uler daitekeen: ““Identitate kulturala” biztanleria konkretu baten ezaugarri multzoak

ordezkatzen dituen kontzeptutzat hartzen badugu, ezaugarri horiek ez dira praktikatzen,

[pertsona horiei] atxikita datozkie; nolakotasun horiek ez dira lortzen, “emanda”

datoz” (Friedman, 1994: 29). Autore beraren hitzetan, beste ikuspegi batetik begiratuta

“etnizitatea” herentzian datorren zerbait dela esan daiteke, gizabanako guztiek eta

bakoitzak aurrekoengandik ikasiko duten zerbait bezala, baina hain zuzen ere, gizaki

bakoitzaren jarrera mailan zantzu desberdinak hartuko dituena (Friedman, 1994: 30).

Bizi garen gizarte interaktiboaren ondorioz, askotan kanpotik datozen hizkuntzek

eta identitate kulturalak aldaketak eragiten dituzte gizarte konkretu batetako tokiko

identitateetan. Elkarreraginean oinarritutako gizarteaz ari garenean, nahitaez datorkigu

“globalizazio” hitza burura, munduko milaka kultura gastronomiko, politiko,

ekonomiko, artistiko, baita linguistiko batzera datorren gertaera. Halaber, kontzeptu

horri aurre eginez agertu da “glokalizazio” terminoa, globalizazio eta lokalizazio

hitzen nahasketatik eratorritakoa, globalki pentsatu eta lokalki ekin. Bolivar (2001)

irakaslearen arabera, maila ekonomiko, politiko eta sozialen arteko mugak etengabe

ezabatzen ari diren honetan, globalizazio kulturalaren aurrean beraien tradizioak defendatzen

dituzten pertsonek “hesi” kulturalen agertzea areagotu dute. H. K. Tong

eta L. H. Cheung-en esanetan, “glokalizazioa bizitza kalitate hoberanzko aurrerabidea

dugu” (Tong; Cheung, 2011: 57). Aipatu autoreek hizkuntza desberdinek globalizazio

eta glokalizazio kulturaletan duten eragina aztertzea dute helburu, identitate

kulturalen eta hizkuntzen arteko harreman konplexua ulertu nahian.

Hedabideek zabaltzen duten nazio-identitate mota aztertzeko hiru zuzenbidetan

bideratu dezakegu ikerketa: Komunikabideen mezuen azterketan, komunikatzaileen

343

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!