13.05.2013 Views

Radio is dead-Long live the Radio.pdf - Universidad del País Vasco

Radio is dead-Long live the Radio.pdf - Universidad del País Vasco

Radio is dead-Long live the Radio.pdf - Universidad del País Vasco

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Amaia Nerekan

Baina, euskarazko irrati eskaintza eta gaztelerazko irrati eskaintzaren artean desorekarik

nabariena irrati komertzialen esparruan dago. EAEko irrati komertzialetan

euskararen presentzia hutsaren hurrengoa da. Izan ere, bertan estatu-kateak

dira nagusi: Unión Radio-Prisa taldekoak diren SER, 40 Principales, M80 eta

Cadena Dial; Vocento-Correokoa den Punto Radio; Planeta taldeko Onda Cero

eta Europa FM, Radio Intereconomía, Kiss FM, Radio Marca,... Hauekin batera,

eskualde mailako beste hainbat kate daude: Onda Vasca, Radio 7, etab. Hamaika

kate, ia denak gaztelerazkoak eta Espainiar Estatu mailan ere dihardutenak.

Hala, Ramón Zallok Euskal Autonomia Erkidegoko ikus-entzunezkoen egoerari

buruzko txostean azaltzen zuenez (Zallo, 2003), “la difusión en eukera de las

FMs comerciales no llega al 3% de sus emisiones, de espaldas a las medias sociolinguisticas

territoriales”.

2. Hirugarren sektoreko irratiak: irrati askeak, libreak, tokikoak, komunitarioak,

alternatiboak...

Baina, irrati publiko eta komertzialekin batera, Euskal Herrian badira bestelako izaera

duten irrati batzuk. Irrati txikiak dira denak, tokian tokiko informazioa eskaintzen

dutenak, ikerlan honetan hirugarren sektoreko irrati izenpean bildu ditugunak. Izan

ere, izen ezberdinak erabili ohi dira hirugarren sektoreko irratiak izendatzeko: irrati

askeak, libreak, elkarte-irratiak, irrati komunitarioak, alternatiboak...

Hala ere, xehetasun batzuk alde batera utzita, oso antzekoa da izen horien atzean

dagoen errealitatea. Irrati komunitarioak komunitate jakin batean, batetik eta baterako

sortutako irratiak dira. Izen hau latinoamerikan bereziki erabili ohi da. Irrati

askea 1 terminoa, berriz, Euskal Herrian asko erabili izan da. Biak tokian tokiko informazioa

eskaintzen duten irrati alternatiboak dira. Gehienek lizentziarik gabe emititzen

dute. Komunikabide handietan zein ofizialetan lekurik ez duen informazioa

eskaintzen dute, sarritan kontrainformazio lana eginez. Nolabait, eredu komunikatibo

ezberdin bat proposatzen dute 2 .

1 “Irrati askeen mugimendua 1970ko hamarkadan sortu eta garatu zen Europan. Nonahi herri- eta

elkarte –irratiak eratu ziren, herri-ekimen anitzek bultzatuta. Maiztasun modulatuaren asmakizunak

ahalbidetu zuen, bestak beste, estazio txiki horiek hainbat estatutan eratu izana. Izan ere, oso hedadura-eremu

mugatua, potentzia eskasa, musikaz hornituriko programazioa eta ahotsik gabekoen bozgoragailua

izateko asmoa izan ziren irrati horien ezaugarri aipagarrienak, baita enpresa handien eta

estatuen informazio-monopolioari aurre egitea ere. Halaber, adierazpen-askatasuna, hiritarren partehartze

zuzena eta komunikabideen erabilpen demokratikoa izan dira irrati askeek aldarrikaturiko oinarriak,

mugimenduaren hastapenetik gaur egunera artean” (Gutiérrez Paz, 2003: 56).

2 Kontutan izan behar da, irrati bat sortzea ez dela telebista bat sortzea bezain zaila. Izan ere, irratiaren

kasuan, telebistan ez bezala, ekoizpen-kostuak merkeak dira. Hortaz, oso aukera egokia da herri eta

auzo elkarte edo bestelako kolektiboentzat euren ahotsa entzunarazteko.

360

The Radio is dead. Long live the Radio!

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!