13.05.2013 Views

Radio is dead-Long live the Radio.pdf - Universidad del País Vasco

Radio is dead-Long live the Radio.pdf - Universidad del País Vasco

Radio is dead-Long live the Radio.pdf - Universidad del País Vasco

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Amaia Nerekan

Baina, euskara hutsezko irratientzat gordetako lizentziak gutxi badira, irrati libre eta

komunitarioentzat ez da lizentzia bat ere gordeko. Izan ere, tokiko irrati txiki hauek

estatu-kate handien maila berean jartzen ditu dekretuak eta baldintza berberetan lehiatzera

behartzen ditu. Hala, ez da kontutan hartzen urteetan zehar hirugarren sektoreko

irrati hauek egindako lana eta tokian tokiko informazioa izatearen garrantzia.

Modu honetan, logikoa da pentsatzea arrain handiak arrain txikia jango duela, hau

da, irrati libre eta komunitarioek irrati komertzial handien aurrean ezer gutxi lortuko

dutela. Horrela izatekotan, EAEko irratigintzan hutsune nabaria izango da, ez baita

tokian tokiko informazioa eskaintzen duen irratirik ea egongo.

“En el proyecto de decreto de comunicación audiovisual del Gobierno López se

renuncia tanto a una radio vinculada social y comunitariamente, como a que tenga

un carácter compensatorio respecto al inaceptable reparto actual del espectro. (...)

Es inadmisible que el pluralismo no mueva a dar prioridad a nuevas personas físicas

o jurídicas que no estén hoy en el dial o a aquellas que tienen menos peso en

el mismo; y que, frente al modelo de cadenas, no sea un criterio la vinculación del

prestador de servicio a la zona de servicio a la que se dirige, o que no se den prioridad

a las ofertas de programación cultural, educativa, de servicios y de atención

comunitaria para sectores y colectivos que merezcan una especial atención, o a las

ofertas que habiliten espacios para la participación. Estos criterios ampararían a

las comunitarias y locales” (Lasagabaster eta Zallo, 2011).

d) Alegazioak

Dekretu honek kezka eta ezinegona eragin du Arrosa osatzen duten irratien artean.

Horregatik, dekretua oraindik onartuta ez zegoenean, hau da, dekretu-proiektua

besterik ez zenean, ezinbestekotzat jo zuten dekretu-proiektuari alegazioak egitea.

Eusko Jaurlaritza eurekin dekretu-proiektuaren inguruan hitz egiteko harremanetan

ez jarri izana salatzen dute. Izan ere, normalean, horrelako lege edo dekretu bat garatzen

denean, zeregin horretan daudenek sektoreko profesional eta ordezkari ezberdinekin

harremanetan jarri ohi dira iritziak jasotzeko, proiektuaren inguruan eztabaidatzeko

eta nolabaiteko adostasun batera heltzeko. Baina, kasu honetan, Arrosa

elkartekoek 2011ko martxoaren 7an zabaldutako prentsa oharrean salatzen dutenez,

“Eusko Jaurlaritzako inor ez da urteetan lan egiten ari garen irrati komunitario

(edo libreekin) eta euskaldunekin kontaktuan jarri gure iritzia entzun edo gure ekarpenak

jasotzeko” 5 .

5 Prentsa oharra honako helbidean aurki daiteke: http://www.halabedi.org/index.php?option=com_co

ntent&view=article&id=1220:arrosa-irrati-sarea-eae-ko-ikus-entzunezko-komunikazioari-buruzkodekretu-proiektuaz&catid=42:intro&Itemid=65

(kontsulta: 29-09-2011).

370

The Radio is dead. Long live the Radio!

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!