13.05.2013 Views

Radio is dead-Long live the Radio.pdf - Universidad del País Vasco

Radio is dead-Long live the Radio.pdf - Universidad del País Vasco

Radio is dead-Long live the Radio.pdf - Universidad del País Vasco

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Amaia Nerekan

3. Tokikotasuna eta euskara, globalizazio garaian

Gehienetan lizentziarik gabe emititu arren, oso garrantzitsua da hirugarren sektoreko

irrati hauek betetzen duten lana. Izan ere, irrati hauek dira EAEren irrati-mapan to-

kian tokiko informazioa eskaintzen dutenak eta euskarari garrantzi gehien eskaintzen

diotenak, gehienak euskaraz emititzen baitute. Gauzak horrela, tokiko irrati hauek

estaldura mugatua dute (internet bidezko emisioa salbuespena izanik) eta estaldura

horren inguruko edukiak, bertan ekoiztutako edukiak, izango dira katearen lokalta-

suna definituko duten ezaugarriak. Honela, hurbileko edukiak eskainiko dituzte eta

bestelako irratiek eskaintzen ez duten alternatiba bezala agertuko dira.

364

Gizarte globalizatu honetan, nazioarte mailan gertatutakoaren inguruko infor-

mazio ugari jasotzen dugu emisio eremu zabaleko komunikabideen bidez. Tokiko

irratiek, ordea, hurbileko edukiak ditu gustuko, herritarrei, auzokideei, “ezagunei”

gertatutakoak emisio zabalagoko irratietan ez bezala, irrati lokaletan lekua izango

du. Bertan ekoiztutakoak eta bertako gaiak, arazoak, kezkak, azaleratu ohi dituzte

hortaz tokiko irratiek. Edukiak sentiaraziko dio gertuko ikus-entzuleari, askotan

bera edo bere inguruko norbait izango delako protagonista. Honela, emisorea eta

hartzailea hurbil izango dira. Emisio eremu zabaleko irratietan euren buruak iru-

dikatuta sentitzen ez duten biztanleek tokiko irratietan behar hori asetzeko aukera

izango dute.

Gainera, globalizazioarekin batera kontzentrazioa ere eman da informazioaren

esparruan. Komunikazio talde handiak sortu eta nagusitu dira, prentsa idatzian, irra-

tian, telebistan, interneten, euskarri guztietan lekua duten taldeak, honela informa-

zioaren homogenizazioa areagotu egin delarik. Modu honetan, globaltasun horretan

galdu ez gaitezen, denak berdindu ez gaitezen, esparru lokala aldarrikatzea, norbera-

ren nortasuna, kultura, hizkuntza, hizkera, eta kezkak lekua izatea, gero eta garran-

tzitsuagoa bihurtu da.

Euskal Herriaren kasuan gainera, euskara izanik euskal kulturaren adierazpenetako

bat, garrantzitsuagoa izango da tokiko komunikabideek hizkuntzaren sustapenean

daukaten berezko funtzioa. Are gehiago, euskararen konplexutasuna kontuan izanda,

tokian tokiko hizkera zeharo ezberdina baita askotan eta euskalki horiek komunikabi-

deetan lekua izatea ezinbestekoa da euren normalkuntza eta biziraupenerako.

Ikusi dugunez, EAEko irrati-mapan euskarak leku gutxi du. Irrati publiko eta

komertzialetan daukan presentzia oso txikia da. Hirugarren sektoreko tokiko irratien

artean, euskararekiko jarrera oso bestelakoa da. Gehienek euskaraz emititzen dute

The Radio is dead. Long live the Radio!

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!