13.05.2013 Views

Radio is dead-Long live the Radio.pdf - Universidad del País Vasco

Radio is dead-Long live the Radio.pdf - Universidad del País Vasco

Radio is dead-Long live the Radio.pdf - Universidad del País Vasco

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Hizkuntza gutxituak eta identitateak: irrati kazetarien perfilak...

gaeliko modernoa erakusteko zeregina duen bitartean, irratiak komunitate murritzago

baten identitatea indartzeko rola hartu behar duela ulertzen dute kazetariek, eta

hala, kulturaren ikuspegi tradizionalagoa eskaini honen bitartez.

Bestalde, imajinatutako audientziaren inguruko pertzepzioak desberdinak dira bi

irratietan. Gaelikoz mintzatzen diren kazetarientzat, saioa dena delakoa izanda ere,

hitz egiten ari diren publikoaren irudia beren –kazetarien– guraso edo aiton-amonek

osotzen dutela baieztatzen dute (balio tradizionalen ikuspuntua). Irrati euskaldunean

ordea, kazetariek audientziaren inguruan duten irudia aldatu egiten da gidatzen duten

irratsaioaren arabera, publiko zabalago bati erreferentzia eginez. Esaterako: “[Guk]

beti irudikatzen dugu, eta hori gure konbentzio bat da, kotxean doan entzulea. Denbora

gutxi dauka eta denbora gutxian behar ditu informazioak, jaso behar ditu input

asko. Orduan saiatzen gara oso programa dinamikoa eta azkarra egiten” (Jaime

Otamendi, Euskadi Irratiko “Mezularia” arratsaldetako magazinaren gidari nagusia).

Bi irratietako erredakzioetako buruak baita kazetariak, bat datoz egokitutako

kazetaritza ohiturak beste edozein hizkuntzan diharduen hedabideetan aplikatzen

direnak bezain profesionalak direla adieraztean. Hala ere, Radio nan Gaidheal-en,

hitz-erdika aipatzen da Radio Scotland-eko albistegietako taldeak izaera profesionalagoa

duela. Gainerakoan, gaelikozko irratian arratsaldero kirolaren eta musikaren

inguruko magazina zuzentzen duen esatariak, saio bera ingelesez ekoiztu ahal izango

balu hala egingo lukeela dio, komunikatzaile profesional legez bere azken helburua

audientziarik zabal eta anitzenari zuzentzea delako. Azpimarratzekoa da irrati

kazetari honek etengabe erabiltzen dituela ingelesezko hitz eta esaerak bere saioan.

Azkenik, kazetarien erronka profesionalei erreparatuz, Euskadi Irratikoak kreatibitatea

lantzearen alde mintzatzen dira, eta kazetari gaelikoek entzule gehiago segurtatuko

lizkieken tokiko albiste gehiago eskaintzea lehenesten dute.

Laburbilduz, hauexek lirateke irrati kazetari euskaldun eta eskoziar gaelikoek

partekatzen dituzten ezaugarriak: Batazbesteko kazetarien adina 30-45 urte bitartekoa

da; historikoki euskalduna edo gaelikoa izandako lurraldeetan dute jatorria

–Gipuzkoa probintzia euskaldunen kasuan eta Eskoziako iparraldea eta irlak

(Highlands and Islands) eskoziar gaelikoen kasuan, nahiz eta egun inguruko hiri

nagusiek, Bilbo eta Glasgow-ek, gero eta euskaldun eta eskoziar gaeliko hiztun gehiago

dituzten; kazetariek unibertsitate ikasketak dituzte, batik bat kazetaritza eta

euskal filologian edo hizkuntza zeltikoetan; eguneroko lanean aurre egin beharreko

oztopo nagusia, gaeliko eta euskal hiztunen aipu adierazkorrak topatzeko zailtasuna

da; beraien trebetasun, lan-ohitura eta abileziak beste edozein irratirenak bezain profesionalak

direla deritze; eta orokorrean, hizkuntzaren kalitateak beheranzko joera

hartu duelako sentsazioa dute. Era berean, gorago azaldu dugun bezala, kazetarien

iritziek norabide desberdinak hartzen dituzte imajinatutako publikoaren inguruan,

The Radio is dead. Long live the Radio!

353

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!