13.05.2013 Views

Radio is dead-Long live the Radio.pdf - Universidad del País Vasco

Radio is dead-Long live the Radio.pdf - Universidad del País Vasco

Radio is dead-Long live the Radio.pdf - Universidad del País Vasco

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Irati Agirreazkuenaga

multzo baten ikasketek bestelako perfil edo ikasketa arloetarantz joko dutela susma

dezakegu. Eragile hau kontuan izateak, hizkuntza nagusiak ez diren hedabideetan

zeintzuk diren kazetariak kontratatzeko erabiltzen dituzten irizpideen nondik norakoak

azter ditzakegu, zer goratu eta zer gutxiesten den: “Jende askoren ustea da

hizkuntza [Gaelikoa] izanda nahikoa zela lana lortzeko, beste edozein komunikazio

taldetan pentsaezina izango zitekeenean hizkuntza hitz egitearren lanean sartzea

[…] Denbora luzea eman dut nik errekrutatze lanetan eta, denbora horretan zehar,

beti begiratu izan diogu aparteko ezagutza horri. Beharbada ez dute esperientziarik,

baina hedabideak kontsumitzen badituzte eta interesa eta ardura badute, orduan, komunikabideetan

aritzeko trebeziak irakatsi iezazkiezu” (Marion MacKinnon, BBC

Radio nan Gaidheal-en Erredakzio Burua).

Horrez gain, irrati bakoitzaren praktika profesionalak ezarri nahi genituen. Kazetariek

enplegatutako sortze errutinak eta informazio iturriak, komunikabidearen

beraren izaeraren isla dira. Kazetarien eguneroko lan-ohiturak iraganetik eta gaur

eguneraino ikerketa lan askoren funtsa izan dira (Tuchman, 1978; Deuze, 2001; Domingo,

2008); halaz ere, horietako gutxik hartu dute kontuan hizkuntza gutxitu baten

inguruan lanean ari diren profesionalen egoera. Aipatutako hizkuntzaren baldintza

bizi duten kazetarien eguneroko oztopoak, besteak beste, hizkuntza menperatuko

duten lekuko zuzenak topatzea, hizkuntza nagusian (ingelesa, espainiera) batutako

aipu gehiegi emititzea edota nazio mailako, tokiko eta albiste internazionalak egokiro

konbinatzeko arazoak dira.

Hedabideetan emandako kazetari konbergentzia mailak ere eragin zuzena du profesionalen

ohikeriatan. Gaur eguneko komunikazio talde batzuek jada lortua dute eduki

eta erredakzioen arteko integratzea, esaterako BBC Scotland-ek, edukien kalitatea eta

hedapena hobetzeko helburuarekin. Dena dela, hizkuntza gutxituetako hedabideetan

izaten diren konbergentzia prozesuak askotan presio ekonomikoek bultzatuta egoten

dira, hots, aurrekontua murrizteko beharrizanak behartuta. Eskoziar gaelikoz diharduten

kazetarien egoera dugu hau, zeintzuek gaelikoz emititzen duten irratia eta telebista

katearentzat albisteak sortzen dituzten. Beste inflexio-puntu bat kazetariek beraien

buruaz duten irudia dugu, self-image deritzona. Nahitaezkoa deritzogu gutxiengoen

esparruan lan egiten duten kazetarien auto-estimua behatzeari. Euskadi Irratia eta

Radio nan Gaidheal-en bizitza laburra kontuan izanda (29 eta 27 urte hurrenez hurren),

profesional hauek beren lanaz duten irudipena aztertzea merezi du: Beraien

lana gizartearentzat derrigorrezkoa denaren sentsazioa dute, zorroztasunez gauzatua

den, edo, alderantziz, lehiakide gutxiago izateak produktu kaskarragoa sortarazten

duen, eta abar. Beraien buruaz egiten dituzten balioztatzeek profesionaltasun mailaren

inguruko informazioa ere erantsiko diote ikerketari; beraz, puntu honen ezkutuko

helburua litzateke hautemandako profesionaltasun mailaz jabetzea.

350

The Radio is dead. Long live the Radio!

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!