13.05.2013 Views

Radio is dead-Long live the Radio.pdf - Universidad del País Vasco

Radio is dead-Long live the Radio.pdf - Universidad del País Vasco

Radio is dead-Long live the Radio.pdf - Universidad del País Vasco

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Amaia Nerekan

ak, alternatiboak,...) sortu izan dira azken urteotan. Bertan, komunikabide handietan

lekua ez dutenek bozgaragailu bat izan dute.

EAEko FMko dialean mota honetako hainbat irrati egon arren, ia denek lizentzia

gabe emititzen dute. Gainera, hirugarren sektoreko esparru horretan aurkitzen

ditugu euskaraz emititzen duten irrati gehienak. Izan ere, EAEko irrati publikoen

artean euskarak leku gutxi du, eta irrati komertzialen artean, berriz, hutsaren hurrengoa

da.

Baina, badirudi Eusko Jaurlaritzak ez duela egoera hau aldatu nahi. Are gehiago,

EAEko FMko irratigintzaren egoera okertu nahi du. Behintzat, komunikazio aniztasunaren

eta euskararen sustapenaren ikuspuntutik begiratuta. Horren adibide argia

da Ikus-entzunezko komunikazioaren inguruan garatu duten dekretua.

Dekretu horretan banatzeke dauden FMko 34 lizentzia eskuratu ahal izateko betebeharreko

baldintzak ezartzen dira. Eta betebehar horien artean ez dago euskara.

Hala, euskarari dagokionez, ez dira emititu beharreko gutxieneko portzentai batzuk

finkatzen eta euskara hutsez emititzen duten irratiei erreserbatzen zaien lizentzia kopurua

oso txikia da. Hirugarren sektoreko irratien kasua oraindik okerragoa da, ez

baitzaie lizentzia bat ere erreserbatzen.

Globalizazioaren garaian, non komunikazioaren uniformizazioa nagusi den,

munduan dauden identitate kultural, linguistiko eta nazionalen aniztasuna bermatzea

gero eta garrantzitsuagoa da. Identitate guzti horiek guztiek globaltasunean galdu ez

daitezen, eraginkorrak diren komunikazio politikak martxan jartzea funtsezkoa da.

Baina, tamalez, ez da hori ez EAEren kasua.

Aurreko agintari politikoek etxeko lanak egin gabe utzi zituzten, ez baitzuten

Euskal Herriarentzat premiazkoa den ikus-entzunezko lege orokorrik onartu, EAJko

EBBaren barne oposizioaren ondorioz. Gaizki eginda. Oraingoek aukera aprobetxatuko

dutela dirudi. Tamalez, euskararen eta hirugarren sektoreko komunikabideak

mespretxatuz. Okerrago oraindik.

Gainera, ohikoa denez, aldez aurretik euskal gizarteari zer-nolako komunikazio

sistema izan nahi duen galdetu gabe egiten ari dira dena, gaia horren garrantzitsua

izanik, luze eztabaidatzeko modukoa bada ere. Izan ere, garatutako dekretuan

EAEko etorkizuneko irratigintza nolakoa izango den, eta are gehiago, etorkizuneko

euskal irrati eta telebistaren eredu komunikatiboa zein izango den ezartzen da neurri

handi batean.

Hala, badira dekretuaren ondorio kaltegarriak salatu dituztenak: “El resultado

sería, si no mediaran criterios compensatorios, que se mercantilizaría y desnacionalizaría

todavía más el espectro radiofónico vasco, hoy dominado por cadenas privadas

con sede en Madrid, en un ámbito que debería ser de radio vasca y cercana”

(Lasagabaster eta Zallo, 2011).

372

The Radio is dead. Long live the Radio!

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!