13.05.2013 Views

Radio is dead-Long live the Radio.pdf - Universidad del País Vasco

Radio is dead-Long live the Radio.pdf - Universidad del País Vasco

Radio is dead-Long live the Radio.pdf - Universidad del País Vasco

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Hizkuntza gutxituak eta identitateak: irrati kazetarien perfilak...

(Layton, 1995) erakutsi zuen, orokorrean eta gainerako biztanleriarekin alderatuz,

kazetariak goi-mailako ikasketadun erdi-mailako klaseetako gazteak zirela. Haatik,

nazio eta eskualdeen arteko desberdintasunak begi bistakoak ziren: Melanesiako

kazetariak kulturadun gizon indigenak ziren bitartean, Polinesian nekez topa zitekeen

unibertsitate ikasketak zituen kazetaririk. Testuinguru honetan ere aipatzeko da

Armand Balsebre-k gidatutako lana (Balsebre, 1995), zeinak Estatu espainiarreko

irratigileen profesionaltasuna aztertzen duen zazpi irizpide nagusi kontuan hartuta.

Beste ikerlerro batek, hedabideetako langileak batetik aztertzen ditu, parametro

sozialak erreferentziatzat izanik. Ikusmolde honek berebiziko garrantzia du hizkuntza

gutxitu bat lan-tresnatzat duen kazetari taldea aztertzerakoan. Ozeano Bareko

profesionalen kasuan, kazetarien jatorriak identitatea determinatzen zuen, zeinak

finean eragina izango duen kazetariok zabaltzen dituzten mezuen ekoizpenean. Hortaz,

ezinbestekoa da kazetari talde baten elementu soziologikoak aztertzea, hauen

bitartez ulertuko baitugu beraien identitatearen nolakotasuna eta beronekin hertsiki

erlazionatuta dauden lan-eredu eta kazetaritza-trebetasunen moldea.

4. Ikerketa objektuak: Euskadi Irratia eta Radio nan Gaidheal

Euskal Irrati Telebista (EITB) 1982ko maiatzean sortutako lehenengo euskal komunikazio

talde publikoa dugu, 5/1982 legepean. 1979an sinatutako Lege Organikoak

Euskal Autonomia Erkidegoak “bere telebista, irrati eta egunkari propioak

arautu, sortu eta mantentzeko” eskubidea zuela jaso ondoren (1979ko abenduaren

18ko Lege Organikoa), 1980an finkatutako Euskal Parlamentuak euskal komunikabideak

sustatzeko proiektuei ekin zien. Gaur egunean lau dira EITB osatzen

duten enpresak: EITBnet, S.A. (Internet-eko kudeaketarako); ETB, S.A. (telebista

kateak); Radio Vitoria, S.A. eta Eusko Irratia, S.A. Enpresa hauek euskarazko

eta gaztelaniazko 10 hedabide baino gehiago kudeatzen dituzte, eta aipatutako

azkenengoa da gure ikerketa objektua kudeatzeaz arduratzen dena. Euskadi Irratia

izan legez EITB barruan sortutako lehenengo hedabidea 1982ko azaroan. Euskara

hutsean eginiko zerbitzu orokorreko programazioa eskaintzen duen irrati publiko

bakarra dugu hau, eta gainontzeko irrati euskaldunen artean entzule gehien

erakartzea lortu duena. Irrati honek Donostiako eta Loiolako Herri Irratiak ditu aurrekari,

Frankoren diktadurapean eguneroko saio euskaldunak eskaintzen zituzten

emisorak. Loiolako Herri Irratiaren lana funtsezkoa izan zen irratigile euskaldunak

eta euskarazko kazetaritza kontzeptu eta espresio bide berriak sortzeko garaian

(Agirreazkuenaga, 2009). Izan ere, euskara hutsezko irrati publikoa ezarri zenean,

aurre egin beharreko oztopoen artean profesional gabeziari euskararen erabilgarritasunaren

inguruko zalantzak gehitu behar zaizkio; hots, ea euskaraz edozein gaiez

The Radio is dead. Long live the Radio!

347

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!