13.05.2013 Views

Radio is dead-Long live the Radio.pdf - Universidad del País Vasco

Radio is dead-Long live the Radio.pdf - Universidad del País Vasco

Radio is dead-Long live the Radio.pdf - Universidad del País Vasco

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Irati Agirreazkuenaga

“Nazio-identitatea” egungo gizarteetan sendo errotutako kontzeptua dugu, bai

praktika kulturaletan zein politikoetan; alabaina, ez genuke ahaztu behar lehenago

esan bezala, identitate horiek aribidean dauden negoziazio eta elkarrizketen ondorio

direla, esanahi anitzen eramaile, eta askotan aldaketak jasaten dituztela (O’Donnell,

2001: 176). O’Donnell-ek hiru telesaioren -irlandarra bat, euskalduna bestea eta

eskoziar gaelikoz egindakoa hirugarrena- identitateak aztertzen ditu. Gu ez gara

hainbeste saiotan zentratuko baizik eta pertsonetan, irratigileetan.

Honela bada, azterketa honetan irrati espazioek sortzen dituzten identitate motak

ezagutzeko irrati kazetarien profilen analisia izango dugu abiapuntu. Irratia aukeratu

dugu hauxe baita hedabide eta hizkuntza gutxituak aintzat hartzen dituzten azterketetan

komunitate gutxituei gehien atxikitutako komunikabidea (nahiz eta ukaezina

den, era berean, egun sortzen ari diren eskualdetako telebista lokalak ere funtzio

hau betetzen hasi direla). Bestalde irratietako profesionalak aukeratu ditugu ikerketa

objektu gisa, irratiek sortzen dituzten identitate eraikuntza prozesuak ulertzeko

lehenengo pausua sortze horren atzean dauden profesionalak ikertzea delako. Horretarako,

kazetarion profila aztertzeko irizpide batzuk finkatzea beharrezkoa da, eta

ondoren etorriko da izaera desberdinetako irratietako kazetariak konparatu ahal izateko

aldagaien finkatzea.

3. Kazetarien profilen azterketak denboran zehar

Komunikabideetan lan egiten duten kazetarien inguruko ikerketak analisi mota desberdinak

barne-hartzen ditu. Ikerlerroetako batek kazetariak irizpide profesionaletatik

aztertzen ditu, profesionalen prestakuntza akademikoan eta eguneroko lan ohitura

eta jarreretan arreta jarriz. Era honetan, McLeod eta Hawley (1964) amerikarrek

garaiko lanaren soziologiaren inguruan garatutako ikerlanetan oinarrituta, kazetarien

orientazio edo joera profesionala neurtuko zituen adierazleak asmatu zituzten –profesionala

izateko joera maila altua, erdia edo baxua-. Adierazle horiek biltzen zituen

galdetegi aitzindariak onarpen duina izan zuen arlo bereko ikerlari gehienen artean,

eta ondorengo urteetan, galdetegi horretan oinarritutako azterketak bideratu ziren.

Ikerlan gehienek zera azpimarratzen zuten: Orientazio edo joera profesional maila

altua zuten kazetariek informazioa egiaztatzearen eta etika profesionala zaintzeko

ardura handia dute; ezagutza eremu desberdinak (zientzia, ekonomia, arazo sozialak,

etab.) espezializatzearen aldekoak dira; eta beraien informazio iturrien gehiegizko

eragina saihesten dute (Pollard, 1984; Nayman, 1973). Azpimarratzekoa da aipatu

ezaugarriak Ipar Ameriketan eta Kanadan gauzatutako ikerketen emaitzak direla,

izan ere, munduko txoko bakoitzak bere egoera berezia bizi baitu. Esaterako,

Ozeano Bareko uharteetan kazetarien profilaren inguruan burututako azterketa batek

346

The Radio is dead. Long live the Radio!

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!