13.05.2013 Views

Radio is dead-Long live the Radio.pdf - Universidad del País Vasco

Radio is dead-Long live the Radio.pdf - Universidad del País Vasco

Radio is dead-Long live the Radio.pdf - Universidad del País Vasco

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Euskara eta hirugarren sektoreko irratiak EAEn: problematika eta perspektibak

Arrosa elkateko kideek dekretuan ezartzen diren euskarazko emisioen gaineko

baldintzak errefusatzen dituzte. Euskara betebehartzat ez hartzea salatzen dute, bai

eta gaztelera hutsez emitituko duten irratiei gutxieneko euskarazko portzentaiarik ez

eskatzea ere. Hala, Arrosako kideek zera uste dute: “euskera alboratzen dela eta ez

zaiola dagokion esparrua uzten. Euskerazko irratientzat gordetzen diren lizentziak

gutxi dira eta euskerazko irrati proiekturik ez bada aurkezten, erdal irratiek hartzen

dituzte gordetako lizentzia horiek. Gaur egun dugun dialaren okupazioa ikusirik,

euskarazko irratien aldeko banaketa konpentsatua egin beharko litzateke, hau da,

gaur daukagun dial ia erabat erdaldunean euskarazko irratiei bidea ireki”.

Era berean, Euskal Herrian horren ibilbide luzea duten irrati libre eta komunitarioei

biderik ireki ez zaiela uste dute, ez baita eurentzat espresuki lizentzia bakar

bat ere gorde. Are gehiago, dekretuak hirugarren sektoreko irratiak irrati komertzial

handiekin baldintza berberetan lehiatzera behartzen du eta “honek praktikan irrati

txiki komunitarioek estatu mailako kate komertzial erraldoien aurrean babesgabe

eta inolako aukerarik gabe uzten ditu”.

Azkenik, dekretu horretan dagoen hutsune nabari bat agerian uzten dute: behin

lizentziak banatuta, lizentzia horiek irabazten dituzten proiektuen jarraipena egingo

duen Jarraipen Batzorderik ez dela aurreikusten. Nolabait, proiektuen bilakaeraren

jarraipena egingo duen batzordea, alegia. Hutsune hori aspaldiko gabezia baten ondorioa

da: EAEn Ikus-entzunezko Kontseilurik ez izatearen ondorioa, hain zuzen.

Izan ere, EAEn, Katalunyan ez bezala (bertan oso ondo funtzionatzen duen CAC delakoa

daukate), ez daukagu Ikus-entzunezko Kontseilurik. Hau da, ikus-entzunezko

komunikabideen kontrol organu independenterik, zeinak ikus-entzunezko zerbitzuen

mailegatzaile publiko eta pribatuek indarrean dauden arauak betetzen dituztela

bermatzen duen.

Gauzak horrela, Arrosaren alegazioak jasotzen dituen prentsa oharra bukatzeko

honakoa gaineratzen dute: “Laburbilduz esan dezakegu Dekretu proiektu honek handiak

saritu eta txikiak zigortzen dituela. Euskera zokoratzen du, irrati komunitarioei

ez zaie biderik irekitzen, herritarren komunikazio eta informatua izateko eskubidea

ez du bermatzen, aniztasun ideologiko eta kulturala murrizten du, irrati txikiak irrati

kate handiekin lehiatzera behartzen ditu eta ez du baloratzen Euskal Herrian urteetan

lan egiten ari garen irratien esperientzia ugari eta anitzak”.

5. Ondorioak

Irrati bat sortzea telebista bat martxan jartzea baino errazagoa eta bereziki merkeagoa

den heinean, komunikazio alternatiborako aukera aproposa izan da urteetan

zehar. Horrela, EAEn hirugarren sektoreko hainbat irrati (irrati askeak, komunitario-

The Radio is dead. Long live the Radio!

371

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!