13.05.2013 Views

Radio is dead-Long live the Radio.pdf - Universidad del País Vasco

Radio is dead-Long live the Radio.pdf - Universidad del País Vasco

Radio is dead-Long live the Radio.pdf - Universidad del País Vasco

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Hizkuntza gutxituak eta identitateak: irrati kazetarien perfilak...

Euskadi Irratia eta Radio nan Gaidheal-eko kazetarien erronka profesionalen berri

jakitea ere interesgarritzat jo dugu; gailentzekoa da kazetari batzuek beraien lana

modu oso aktiboan bizi duten heinean -hizkuntza eta kultura garatu eta babesteko beharra

oso presente dutenak-, beste batzuek ez lukete pena handiegirik hartuko irrati

katea utzi eta hizkuntza nagusia darabilen beste hedabide batera alde egingo balute.

Beste batzuetan ere badirudi hizkuntza gutxituetako langileek eragozpenez betetako

lan-erritmoa baino bizitza lasaiagoa dutela, hain lehiakorra ez den merkatu batean

lan egitearen ondorioz; ezaugarri honek, beste hedabide batzuetan garatu daitezkeenekin

alderatuz, bestelako kazetari perfilak agertarazten dizkigu.

7. Emaitzak eta ondorioak

Azterketa hau metodo kuantitatibo eta kualitatiboak baliatuko dituen ikerketa handiago

batean barneratzen da. Komunikazio honek metodo kualitatiboekin erlazionatutako

datuak zabaltzea du xede, eta hau da hizkuntza gutxituetan lan egiten duten

irrati kazetarien perfila ulertzeko ekarpen handiena egiten duen atala.

Belaunaldi zatiketa agerikoa da bi ikerketa kasuetan. Alde batetik, gaur egun

Euskadi Irratian hiru motatako garaikideak topa ditzakegu: Francoren diktaduraren

azkeneko aldian ezarritako Herri Irratietan hasi eta hezitako kazetariak, zeintzuek

nahiz eta kazetari titulurik ez izan, aipatutako irratietan eskuratutako hizkuntzaren

ezagutza eta trebetasun profesionalak zituzten; ezarri ziren lehenengo euskarazko

kazetaritza eta euskal filologia unibertsitate ikasketak betetzen ari ziren bitartean

irratian lanean hasi ziren profesionalak; eta azkenik, behin unibertsitate kazetaritza

ikasketak euskaraz osatuta, irratira ikasle praktikak egitera sartu eta bertan geratu

direnak -beti ez bada gehienetan albistegietan lanean. Orokorrean, erredakzio honetan

bigarren belaunaldia eratzen dutenak dira gehiengoa, hedabidean gutxienez

10 urte daramatzaten eta kazetaritzan edo euskal filologian lizentziatuak diren 30

eta 45 urte bitarteko profesionalak. Radio nan Gaidheal-en bi belaunaldi desberdindu

ditugu. Lehenengoa, nagusia dena, komunikabideetan gutxienez 10 urtetako

esperientzia duten eta ikasketa zeltikoetan edo ingeles literaturan lizentziatuak diren

profesionalak osatzen dute. Bigarren belaunaldian, Sabhal Mòr Ostaig 1 izeneko

eskolan komunikazio ikasketak eskoziar gaelikoz egin dituzten gazteak sailka

ditzakegu. Edonola ere, bi ikerketa kasuetan gizaldi desberdinetako profesionalen

diskurtsoak hizkuntzarenganako ikuspegian desberdintzen dira batez ere, nahiz eta

irrati bakoitzean elementu ezberdinei garrantzia eman. Eskoziar gaelikoen irratian,

belaunaldi zaharreneko kideek arazo lexiko eta gramatikalak azpimarratzen dituzte

1 Higlands and Islands unibertsitatearen barnean kokatzen da. 1973an ezarri zen eta 1993an hasi zen

hedabideei lotutako ikasketak garatzen ( Kontsulta: 2011/09/25).

The Radio is dead. Long live the Radio!

351

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!