13.05.2013 Views

Radio is dead-Long live the Radio.pdf - Universidad del País Vasco

Radio is dead-Long live the Radio.pdf - Universidad del País Vasco

Radio is dead-Long live the Radio.pdf - Universidad del País Vasco

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Irati Agirreazkuenaga

ari zitekeen, bai futbolaz zein Europar Batasunak sinatutako azkeneko hitzarmenaz.

Euskadi Irratiaren lehenengo garaian musika eta magazinak ziren nagusi, nahiz

eta azkeneko 30 urtetan euskarazko albistegi lehiakorrak eskaintzea izan den

irrati katearen erronkarik garrantzitsuena.

1996ko martxoan Euskadi Irratiak egoitza berria estreinatu zuen Miramon Parkean

(Donostia) (Otermin; Unzueta, 2007), grabazio, edizio eta artxibo digitalez

hornitua. 2008ko urrian, EITBren egoitza nagusia Bilbon ezarri eta urtebetera, Euskal

Irrati Telebistak Interneteko estrategia korporatiboa aldatu eta ordura arte sarean

zeuden taldearen hedabideen atariak –Euskadi Irratiarena barne-, webgune bakarrean

bildu zituen, www.eitb.com-en. Web orrialde honen diseinuak eduki multimedia eta

herritarren partaidetza lehenetsiko ditu. Horrela, euskal talde mediatikoak BBC-ren

single-brand edo marka bakarreko ereduari jarraituko du -www.bbc.co.uk-, Eitb.

com izango delarik taldearen identifikazio-sinbolo nagusia interneten.

Eskoziar Gaelikoz mintzatzen den Radio nan Gaidheal irratia 1985ean sortu zen,

BBC Scotland-en barnean –British Broadcasting Company delakoaren barneko Eskoziar

nazioarentzako zerbitzua-. Euskadi Irratiaren antzera, Eskoziar Gaelikoan

egindako zerbitzu orokorreko programazioa eskaintzen duen lehenengo irrati publikoak

ez zion ezerezetik emititzeari ekin. Lehenagoko saiakerak Inverness-en (Eskozia

ipar-mendebaldea) kokatutako BBC Radio Highland-en eta BBC Radio nan

Eilean-en eskutik etorri ziren (www.bbc.co.uk/alba). Ahalegin horiek “Aithris Na

Maidne” eta “Aithris an Fheasgair”, egun uhinetan dirauten goizeko eta arratsaldeko

albistegiak hurrenez hurren, finkatzea eragin zuten. 1996an irratiaren programazio

orduak luzatu ziren (Cormack, 2004), eta gaur egunean Radio nan Gaidheal-ek irrati

zerbitzu osotua eskaintzen du; aipatutako albiste saioak eta “Rapal” eta “Crunluath”

musika saioak dira, besteak beste gaur egun arrakastatsuenak.

Audientziari begira, kontuan izan behar dugu bi irrati kateek bizi duten egoera

soziolinguistiko ezberdina. Euskadi Irratiak 83.000 entzule ditu astero (EGM April

2010-March 2011), alegia, euskal hiztunen %27,6-a eskuratzen du (779.788 pertsona,

Euskal Herri osoan bizi diren 2.929.750-tik) (Soziolinguistika Klusterra, 2001).

Radio nan Gaidheal-ek 44.000 entzule ditu gutxi gora-behera astero, hau da, eskoziar

gaeliko hiztunen %1,2a (Eskozian bizi diren 5.062.011 pertsonatik 58.652) (UK

Census, 2001).

Azterketa honek kazetaritzaren ezaugarri zehatzetan oinarritutako ereduari jarraituko

dio, eta hizkuntza gutxituetan lan egiten duten irratigileen arteko konparazioak

bideratzea du helburu. Halaber, irratietan emandako konbergentzia prozesuak ere

aipagai izango ditugu, izan ere, aipatuko dugun ikerketa kasu batean kazetarien “bateratze”

prozesuak ekonomiko errentagarria suertatuko den kazetaritza lan-ohiturak

ezartzeko balio izan du.

348

The Radio is dead. Long live the Radio!

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!