13.05.2013 Views

Radio is dead-Long live the Radio.pdf - Universidad del País Vasco

Radio is dead-Long live the Radio.pdf - Universidad del País Vasco

Radio is dead-Long live the Radio.pdf - Universidad del País Vasco

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Hizkuntza gutxituak eta identitateak: irrati kazetarien perfilak...

ratzeko gaitasuna duten herrialdeak ditugu. Talde hauek gutxiengo nazional bezala

ulertzen ditugunak dira, historikoki berezko lur, hizkuntza eta balio kultural espezifiko

batzuen jabe direnak. Bestalde, aniztasun etnikoak herrialde batek etorkin multzo

handiak bere baitan asimilatzeko duen gaitasunari egiten dio erreferentzia; talde

hauek beraien desberdintasun kultural edo etnikoak mantenduko dituzte (Núñez de

Prado, 2003: 10).

Kultura-aniztasun terminoak adiera desberdinak hartzen ditut nazio-identitateenganako

gertutasunaren arabera. Kultura-aniztasuna arbuiatzen duten estatuek ekoizpen

kultural aberasgarria xaxatu dezakete aldi berean; beste herrialde batzuek aldiz,

kultura-aniztasunarenganako miresmena erakutsi eta ondoren folklore fosilizatu bihurtzen

dituzte bertako kultura gutxituak (Costa-Lascoux, 1995:158). Testuinguru

honetan aipatzekoa da masa-hedabideak errealitate multikultural hauei aurre egiteko

tresna garrantzitsuenetarikoak direla, egiazki, gizarte demokratikoen oinarrizko eta

nahitaezko osagaietarikoa dugu izaera askotako komunikabideen existentzia.

2. Hizkuntzak eta hedabideak

Maiz jo izan da hizkuntza nazio-nortasunaren elementu nagusienetarikotzat (Edwards,

2009; Fishman 1989), izan ere, hizkuntzak zeregin zinez garrantzitsua du

identitatearen eraikuntza eta garapenean. Nazio-identitateak komunitate baten

hizkuntzarekin eraikitzen den diskurtsoaren bitartez bizi dira, eta hain zuzen, hizkuntzaren

bitartez partekatu eta negoziatzen dugu gure identitatea beste gizabanako

batzuekin (Clément, Baker, Josephson and Noels, 2005). Aldi berean, hedabideek

egundainoko garrantzia dute diskurtsoak publiko jendetsuari helarazterako

unean, hedabideek hizkuntzaren eraginerako indarra bikoizten baitute. Horretarako,

funtsezkoa da hedabideen mezuen ekoizpenaz arduratzen den profesional taldeak

behar bezala garatutako kazetaritza terminoak izatea; egun oraindik Europa mailako

hizkuntza gutxituetako komunikabideetan hutsuneak ageri dira arlo horretan (Zabaleta

et al., 2008).

Masa-hedabideen bitartezko komunikazioa, kulturen arteko komunikaziorik garrantzitsuenetarikotzat

hartzen da (Barnett and Lee, 2002). Masa-hedabideak hizkuntza desberdinak

barne-hartu ditzaketen identitateen erabilera eta ezagutza garatzeko gai dira,

hizkuntzaren berezitasun kulturalak agertzen dituen ekoizpen eta kontsumo ereduak

ezarriz. Izan ere, bat gatoz komunikabideen kontsumoa identitatea taxutzeko prozesuaren

erdigunean kokatzen dela dioten adierazpenekin (Bly, 1996; Kellner, 1995; Kroker

and Cook, 1988; Willis, 1990). Horregatik komunikazio honetan irrati batzuen produkzio

lan horretan ari diren profesionalen nondik norakoak aztertzea dugu helburu,

alegia, hizkuntza gutxitu batean eduki mediatikoak sortzen dituztenen profilak zehaztea.

The Radio is dead. Long live the Radio!

345

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!