26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

garatuz. Gure harremanezko interpretazioan, aldiz, intelektual

kontzeptuaren esanahi aniztasuna ez da teorikoki konpondu beharreko

arazoa. Aniztasunaren fenomenoa behin eta berriro berresten bada,

gertakari horren arrazoia azaldu behar da. Ildo horretatik, harremanezko

ikuspegiak bidea ematen digu pentsatzeko kontzeptuak itsatsita dauzkan

adiera desberdinak —batzuk hegemonikoak, beste batzuk

bazterrekoagoak— kulturgileen artean definizio zilegi bat ezartzeko dagoen

lehia biziaren emaitzak direla. Horrela, interpretatu gura den errealitatearen

atal bilakatu da definizioa bera. Hartara, definizioaren auziari irtenbide

teorikoa eman nahi izango bagenio, ahaztu egingo genuke kulturaren

esparruan, gizartean bezala eta gizarteko beste esparruetan bezala,

harreman gatazkatsuak daudela. Ahaztu egingo genuke, halaber, definizio

nagusiaren ezarrerarekin definizioaren inguruko eztabaidan parte hartzeko

eskubidea daukatenen kopurua mugatu nahi izaten dela, besteak beste,

definizio alternatiboak defendatzen dituztenen legitimitatea.

Erlaziozko ikuspegia abiaburu hartzean eta kulturgilea gizartean

kokatzean zalantzatan jartzen da, bestalde, hain ohikoa den intelektual

askoren handiustezko (auto)pertzepzioa. Kokapen sozial horrek agerian

jartzen du zenbateraino dauden baldintzaturik gure pentsamendu kategoriak

—baita kulturgileenak ere—, eta zenbateraino kutsaturik munduari buruz

mintzatzen eta pentsatzen uzten diguten gaitasunak. Debrayk egoki

erakusten duen legez, intelektualek aparteko zailtasuna daukate beraien

hautaketa eta zentsura mekanismoak, beraien promozioak eta esklusioak,

ikusgai bihurtzeko. Horrenbestez, intelektualek isiltzen dutenari buruzko

galderak egiteko premia azpimarratzen du autore frantziarrak (Debray,

1979: 27-28).

97

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!