26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

eta sozializazio baliabideak dira —eskola, hizkuntza kodeak, eta abar—.

Horren karietara, kultura esparruaren eraketaz hitz egiten denean, estatu

gizarteetan modu “normalizatuan” eta berme instituzionalekin garatutako

eremu autonomoa aipatu ohi da. Izan ere, estatu gizarte horietan burutu da

lehenago adierazi den baterakuntza kultural eta linguistikoa eta haietan

ezarri da kultura legitimo bakarra —Kultura legitimo hori, partikularra

izanik ere, unibertsal gisa aurkeztuko da aurrerantzean—. Baldintza horiek

bermatzen diren unetik aurrera baino ez da ulertzen bere osotasunean

kulturaren autonomizatze prozesu gero eta indartsuagoa. Prozesu historiko

luze eta korapilotsu horretan kultura eragileek —hizkuntza eta kultura

legitimoaren eramaile diren erakunde eta kultura sortzaileek— berezko

agintaritza aldarrikatu dute arian-arian, kultura baliabideen mailakako

metaketa baliatuz.

4.1.2. Kulturaren etengabeko bereizketa

Mendebaldeko bizitza kultural eta artistikoaren bilakaerak erakusten

du nola sortu den apurka-apurka kulturaren unibertsoa —esparru

intelektuala, zentzu zabal batean— gizarte historiko jakin batzuetan, hain

zuzen ere, Aro Modernoan hezurmamitu diren estatu gizarteetan. Giza

jardueraren esparruak bereizi diren heinean, bestelako legitimitate batek

araututako kulturaren berezko ordena definitu ahal izan da pixkanaka. Izan

ere, kulturaren unibertsoa ordena politikotik desberdindu da, baita ordena

ekonomikotik eta erlijio esparrutik ere. Azken batean, aginte ez-kulturalak

baliatuz, kultura arautu dezaketen erakundeetatik aldendu da kultura

110

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!