26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

eraikitzeko. Baliabide horien artean gizarte garatuetako lehia sinbolikoetan

ezinbestekoak diren era guztietako kulturgileak eta kultura bitartekoak

egon ohi dira. Beraz, gune horietan, batetik, hainbat tradizio intelektualetan

txertaturik dauden kulturgileek parte hartzen dute eta, bestetik,

mugimenduen interes kognitiboei erantzuteko sortutako berariazko

intelektualek ere. Azken horiei mugimendu intelektualak deritzegu.

Horrenbestez, Modernitatean beste mugimendu batzuek egin zuten bezala,

emantzipazioaren aldeko tradizio intelektualaren birsorkuntza bideratu dute

gizarte mugimendu berriek Beranduko Modernitatean, haien barnean

kultura eta politika uztartzeko modu berriak asmatu baitira.

Historian zehar euskararen alde osatu den euskalgintza izeneko

gizarte mugimendua ikuspegi askotatik aztertu izan da. Guk, abiapuntutzat

hartu dugun proposamen teorikoari jarraiki, gune kognitibo gisa

funtzionatzen duen esparrutzat hartu dugu. Abiaburu horrek, batetik,

mugimenduaren barnean gertatutako sorkuntza intelektualaz jabetzeko

aukera eman digu; bestetik, euskalgintzaren partaide diren kulturgileek

egindako lanari erreparatzeko parada ezin hobea ere eskaini digu. Ildo

horretatik, ohartu gara, mendeko egoeran dauden beste hizkuntza

komunitate askotan gertatu den bezala, euskalgintzak ohiko kultura

erakundeen tokia hartu duela: hiztun komunitateak beharrezkoak dituen

funtzio kulturalak bete dituela eta kulturgileek euren rolak eraikitzeko

premiazkoak dituzten agertokiak ere sortu dituela, besteak beste. Horrela,

erakunde politiko eta erakunde kultural legitimoen gabeziak herri

ekimenaren moldez jantzi ditu luzaroan kultura egintza gehienak.

Izan ere, esparru politikoaren —alegia, estatuaren— eta kultura

esparruaren garapena lotu-loturik egon ohi dira. Ildo horretatik, euskal

kulturak Modernitatearen garaian nozitu zuen azpiinstituzionalizazioaren

678

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!