26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Egungo euskalgintzaren esparru kognitiboan ainguraturik dauden

hamaika gogoeta eta ideia nagusiren iturriak atzematen dira orduko lan

intelektualetan. 1922an euskara batuari buruz egindako txostenean A.

Campion eta P. Broussain euskaltzainek euskararen atzerapenaren kausak

zerrendatu zituztenean —goi-klaseek euskararen aurrean adierazten zuten

mesprezua, Espainiako hezkuntza sistema orokortzeak ereindako

gaztelaniaren hazia, euskalkien ugaritasuna eta gainontzeko hizkuntza

modernoen aldean euskarak zeukan hiztegi pobrezia aipatzen ziren beste

faktore batzuen artean— geroko azterketa soziolinguistikoen aurrekariak

ezarri zituzten.

Hortaz, pizkundearen hainbat lanketa intelektualetan zirriborratuta

azaltzen dira —sarritan asmo gisa besterik ez bada ere— geroko

euskalgintzaren eginbeharrak. Hain zuzen ere, lanketa horien bitartez

mugimenduaren gune kognitiboa arian-arian osatu zen heinean, gizarte

egintzan baliatzeko moduko ezagutzazko kapitala metatu zuen

mugimenduak. Dakigunez, kapital kognitiboa baliabide eraginkorra izan

daiteke gizarte modernoetan. Bide horretan, kultura baliabideek baliabide

politiko gisa erabili nahi zituzten Pizkunde garaiko intelektualek, gizarte

aldaketa sustatzeko eta, bereziki, euskaldungoaren egoera linguistikoari

errotik buelta emateko. Halaz ere, kultura baliabideen eraginkortasun

politikoa ezin zen praktikan hezurmamitu ezelango botere soziopolitikoren

sostengurik gabe. Eusko Pizkundearen proiektu kulturalak herrigintza

egitasmo zabal baten atala ziren, eta egitasmo horrek adierazpen politiko

jakinak izan zituen.

Pizkundearen mugimendu soziokulturalaren sorrera neoforalismo

politikoari lotuta agertu bazen, haren garapena gero eta indar handiagoa

475

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!