26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Horiek horrela, unibertsitatearekin daukan lotura erabakigarria izan

ohi da kulturgintza esparruko kultura sortzailearen estatus-, eragin- edo

botere-maila ezartzerakoan. Pribilegio sozialez hornitutako erakundea

izatean, unibertsitateak agertoki instituzional mesedegarrienetakoa eratzen

du —beste erakundeen aldean— hark ahalbidetutako hedadura sozialari

erreparatzen badiogu. Ildo horretatik, gizarteko beste lan eremu batzuek ez

bezala, baldintza bereziak bermatzen dizkio bertan lan egiten duenari:

besteak beste, lanordu malguak, lansaria, eta segurtasun ekonomikoa

eskaintzen ditu —disposizio eskolastikoa garatzeko ezinbesteko baldintzak

dira horiexek—, baita ikerkuntzarako aukerak eta sortze lana,

komunikazioa eta truke intelektuala jorratzeko gizarte esparrutik

aldendutako gune erlatiboki libreak ere.

Ildo horretan, kulturgintza esparruko berariazko habitusaren matrize-

sortzaile nagusi modura dihardu unibertsitateak: esparruak bere

existentziarako eskatzen duen habitusaren garapena ziurtatzen du, batik bat.

Hartako, beste edozein kultura erakundek baino egokiago biltzen ditu

unibertsitateak sozializazio ahalmenak eta bitartekoak. Beraz,

kulturgintzari zentzua ematen dioten gaitasunak eta pertzepzio eskema

egokiak sortzen ditu bertan sozializatutako kulturgileengan. Bere barnean

txertatutako akademikoari, zientzialariari edo intelektualari kulturgintza eta

kultura balioak hautemateko molde batzuk sorrarazten dizkio

unibertsitateak. Horien arabera, kultura jarduerak logika bat hartzen du,

alegia, berezko balioa eta interesa. 82 Halatan, kulturaren gizarte unibertsoa

nekez ulertuko litzateke unibertsitate erakundeak sortutako habitusik gabe,

82 Akademian nagusi den habitusa, jakina, ondasun sinbolikoen logikan kokatzen da.

Honako hau dio Becherrek: Lo más importante que busca el académico no es el poder,

tras el cual va el político, ni la riqueza, tras la que va el hombre de negocios, sino la

buena reputación (Becher, 2001: 77).

224

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!