26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

eratzen denean baino ez da bideragarria, erakunde multzo batek bermatu

behar duelako ekoizpen sinboliko etengabe eta sistematikoa, alde batetik,

eta kultura ondasunen transmisio eta hedapen egokia, bestetik. Eskolak eta

beste sozializazio erakunde batzuek, hedabideek, instituzio literario, eta

zientifikoek, baita ikerketa erakundeek ere, laguntzen dute —zenbaitetan

aurretikoak dira— kultura esparruaren pixkanakako osaketa horretan.

Baina, esparruaren benetako autonomia, bere emantzipazio erreala,

kultura eragile gaituak sortzean gauzatzen da, hau da, kulturaren

garapenerako premiazkoak diren ahalmenez jantzitako gizakiak agertzen

diren une berean. Ahalmen horien artean daude, besteak beste, kultura

baliabideen erabilera soila —kultura baliabideek baliotsuak izan behar

dute berez—, berehalako etekin ekonomikoaren aurrean agertu beharreko

indiferentzia, eta “inbertsio” kultural ausartak egiteko joera. Gaitasun

horiek, jakina, baliabide zenbaiten eskurapenean oinarrituta daudenez gero,

ezin izaten ditu edonork garatu gizartean. Aitzitik, beste ezaugarri sozial

batzuei loturik dauden ahalmenak izan ohi dira: ezaugarri ekonomikoei —

errenta mailari, esaterako— eta kokapen soziokulturalari, hurrenez hurren.

Beraz, badaude kulturatik at sortu eta kulturaren ahalmena baldintzatzen

duten faktore sozial garrantzitsuak. Halaz ere, kultura gaitasunen eta

pribilegio sozialaren arteko uztardura hori ezezaguna izan ohi da behin

baino gehiagotan eragile sozialen eta —harrigarria bada ere— kulturgileen

beraien kontzientzian.

Kulturgilea, hots, intelektual modernoa, gizartean eragin sinbolikoa

daukaten berariazko baliabideak bereganatzean sortu da. Baina, kultura

jasotzeko posibilitateak eta jardun kulturalari balioa egozteko ahalbideak ez

dira inoiz modu simetrikoan banaturik egon gizartean. Beste alde batetik,

inbertsio kulturalak, ekonomiaren jardueratik aldentzea eskatzen duten

118

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!