26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

estos sectores con la clase obrera y, en general, con las reivindicaciones de

carácter popular y, en este caso, antifranquista, facilitando a no dudar la

asunción de los referentes radicales y utopistas del nuevo corpus ideológico

nacionalista (Rubiralta, 1997: 276).

Bestalde, goi mailako hezkuntza erakundeetatik igaro izanak ideia

eta pentsamendu abangoardistak eskuratzeko prest jarri zituen

protokulturgileak. Horrela, intelektualeria berriaren kontzientzia modernoa,

urbanoa eta abangoardista nazionalismo berriaren eta nazio kulturaren

definizioetan islatu zen, J. Mirak azpimarratzen duen bezala. 247 Hortaz,

nazio kultura berriak kultura urbanoak ziren, nazionalismoak gizarte

propioak nork bere irizpideekin modernizatzeko sorturiko mugimenduak

baitira —ez besteek definitu eta inposaturiko irizpideekin— (Mira,

1985:160).

Jakina denez, estaturik gabeko nazioen elite politiko-kulturalek aurre

egin zioten modernizazio ekonomikoak eta politikoak ezarritako

uniformizazioari. Ildo horretatik, berriz interpretatu zituzten euren kulturen

eduki etnistak eta kultura horien esanahiak eguneratu zituzten baldintza

berrien aurrean. Diskurtso nazionalistetan hain ohikoa den etnizitatearen

erabilera hori ez zen gauza arbitrarioa edo irrazionala izan, zenbaitetan

kritikatu den bezala. Anthony D. Smithek esaten duenaren arabera,

modernizazioak eta industrializazioak sentimendu etnikoak eta mugimendu

nazionalistak sortzen dituzte baldin eta, aldez aurretiko diskriminazio

kulturalak egonik, diskriminazio horiek azkartzen badituzte. Hori gertatzen

247 Joan F. Mirak —aldaketa sozialekin batera— ezinbestekotat jotzen du elite

intelektualen partaidetza nazionalismo berrien sorreran: L´aparició, en aquest estat de

canvi, d´elits intel·lectuals i politiques que es consideren intèrprets de l´autenticitat

amenaçada, i que es consideren alhora privades de poder i d´influencia sobre el propi

àmbit nacional pel fet d´estar aquest subordinat a un altre. Elite horien berezko tokia

hiria da, gune urbanoa. Mundu urbanoa izanik —fisikoki edo metaforikoki— eliteen

egintza gunea, haiek lantzen duten kultura nazional berria ere urbanoa da (Mira, 1985:

159).

507

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!