26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

historikotan hezurmamitu dira ideal ilustratu bera abiaburu hartuta: kultura

eragileak bere kapital espezifikoa baliatzen du —kulturaren

autonomiarekin irabazia eta kulturaren esparruak bermatua— agintez eta

eraginkortasunez jarduteko gizartean.

Horrenbestez, kulturgileek berariazko boterea daukate: bere ahalmen

legitimatzailea dela medio gizarteko eremu guztietan behar-beharrezkoa

den baliabidea, hain zuzen ere. Zehatz esanda, gauzak modu batera

ikustarazteko eta sinestarazteko ahalmen sinbolikoan datza kulturaren

boterea, mundu sozialeko eta naturaleko esperientziak —sarritan lausoak,

nahasiak, zehaztugabeak edo formulagaitzak— agerian uzteko, esplizitu

bihurtzeko eta objektibatzeko ahalmena. Gizarteari buruzko irudikapen

baliagarriak sortzeko boterea da, azken batean, kulturak bideratzen duena.

Ahalmen hori instantzia menderatzaileen aldera jarri dezakete kulturgileek

—estatu, administrazio, elite politiko eta merkatuen nahietara makurturik—

ala gizarte esparruan diharduten mendeko taldeen zerbitzupean,

emantzipazio proiektuei lotutako tradizio intelektual jakin batzuek egin

duten bezala. 43 Edonola ere, kulturaren esparruaren autonomiak dilema bati

hasiera ematen dio, harrezkero kulturgintzan nahiz gizartean hautatu

beharreko jarrera intelektualen auzia sortzen baitzaie kulturgileei. Dilemari

formula bat baino gehiagoren bidez aurkitu zaio irtenbidea: batetik,

gizartean gizarteko testuinguru eta tradizio intelektualen arabera; bestetik,

kulturaren esparruak hartutako egitura motaren eta haren barneko eragileen

arteko harremanen arabera —kulturgileak, kultura erakundeak, eta abar—.

43 Intelektualaren balizko itunak, Bourdieuren ustez, oinarri bitan eratu daitezke:

posizioaren identitatean (izan ere, euren pribilegiozko baliabideak aintzat hartuz gero,

baliabide politiko eta ekonomikoak metatzen dituztenengandik hurbil sentitu daitezke)

edo posizioaren homologian (objektiboki baliabide ekonomiko eta baliabide politiko

konbentzionalez desjabeturik daudenez gero, intelektualek mendeko talde sozialetatik

hurbil hauteman dezakete euren burua). Dena den, bigarren erako elkartasuna,

Bourdieuren iritzitan, posizioaren identitatean finkaturikoa baino zalantzazkoagoa eta

hauskorragoa litzateke. Ikus Bourdieu, 1988: 148.

124

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!