26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

indarrean zegoen azalpen bakarra 60ko hamarraldian. Harekin batera, Masa

Gizarteari buruzko teoriatik eratorritako beste azterketa batzuk —gerra

ostean arrakasta handikoak— gero eta arreta handiagoa jarri zuten protesta

egintzen parte-hartzaileen ezaugarrietan. Esparru horretan egindako

ekarpenik ezagunenetakoa W. Kornhauserren The Politics of Mass Society

(1959) 135 da. Masa gizartearen beste teorizatzaile batzuen antzera,

Kornhauserrek ezaugarri jakin batzuen bitartez deskribatzen du gizarte

eredu hori: gizabanakoen isolamendua, talde independenteen desagerpena

eta erabakien zentralizazioa aipatzen ditu, besteak beste. Hark irudikaturiko

masa gizartean, bitarteko taldeen desagerpenak erakunde burokratikoen

hazkundea eta gizabanakoen atomizazioa eragiten ditu. Era horretako

karakterizaziotik diagnostiko ezkorrak ondorioztatzen dira gizakien

jokabide ahalmenei dagokienez. Izan ere, ikuspegi horretan, eliteen kide ez

direnak, hau da, “masak” deritzetenak, aise mobilizatzen dira eliteen

eraginez. Elkartasuna eta integrazioa ahalbidetzen duten komunitate

lokalik, bitarteko talderik eta elkarte boluntariorik ezean, gizabanako

alienatuak eta sustrairik gabekoak muturreko erakunde antidemokratikoen

mendean erortzeko arriskutan daude, euren egoera dela eta modu errazean

bilakatzen baitira haien aktibista. Zinez, masa-gizarte eredu horrek eragiten

dituen masen egintzak ez dira inolaz ere modu positiboan ezaugarritzen

Kornhauserren azterketan.

Halaz ere, protesta egintzak “jokabide desbideratuaren” kategoriaren

barruan kalifikatzea —ikusi ditugun azterketa guztiek neurri batean egiten

zuten bezala— gero eta lan intelektual zailagoa zen 60ko hamarraldian

herrialde garatu askotan burutu ziren egintza kolektiboen oldarra kontuan

hartuta. Hamarraldi horren bukaeran, indarkeria kolektiboari buruz

135 Gaztelaniazko bertsioan Aspectos Políticos de la Sociedad de Masas. Amorrortu.

Buenos Aires. 1969.

336

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!