26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

aliabideen beste edozein banaketa bezala, desberdintasunak ezaugarritzen

du kapital sinbolikoaren antolamendua ere. Zalantzarik gabe, gizartean

dauden banaketa bereizleen artean ankerrena dugu horixe, Bourdieuk

adierazten duen moduan.

No hay peor desposesión ni peor privación, tal vez, que la de los vencidos en la

lucha simbólica por el reconocimiento, por el acceso a un ser social socialmente

reconocido, es decir, en una palabra, a la humanidad (Bourdieu, 1999b: 318).

Arestian azaldu den moduan, kapital sinbolikoa ez da baliabide jakin

bat. Izatez, edozein gizarte baliabidek (baliabide ekonomikoek, politikoek,

kulturalek) jokatu dezake kapital sinboliko legez, baldin eta delako

baliabidea ez bada hautematen kapital gisa, hau da, ez bada sumatzen indar

gisa, botere gisa, menderatze- edo ustiapen-ahalmen gisa. Alderantziz,

kapital sinboliko moduan jardun dezake, kualitate hori baliabide

legitimotzat hartzen denean. Halatan, aintzatespenaren eta inposaketaren

ezjakintasuna batera joan ohi dira kapital sinbolikoaren jardunean.

Aintzatespenak eta ezagutza ezak, halaz ere, habitus jakin baten

premia daukate, prozesu bi horiek gaitasun batzuei loturik baitaude. Eragile

sozialek duten habitusari esker, gizarte harremanaren azpian dagoen indar

harremana zentzu harreman modura agertzen da eragile sozialaren begien

aurrean. Bestela esanda, kapital sinbolikoaren funtzio soziala ezerezkeria

alde batera uztea izan ohi da, alegia, zentzu gabezia eta garrantzi eza

saihestea.

Bestelako edozein gizarte eragilek bezala, kultura eragileak ere

onespenaren premia dauka gizartean izateko. Hartara, kontsakrazioa behar

du, bere ahalmen eta gaitasunetan ezagutua izateko beharrizana dauka, hitz

169

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!