26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

ere izaten da, ezinbestean. Auzi sinboliko horietan hizkuntzei buruzko

zenbait definizio sozial lehiatzen dira legitimazio bila. Lehia sinbolikoen

testuinguruan, hizkuntza gutxituen aldeko gizarte mugimenduak bultzatzen

dituzte kulturgile batzuek, eta beste batzuek, aldiz, mendeko hizkuntzen

aurkako politika formalak nahiz ez-formalak elikatzeko zerbitzu

sinbolikoak eskaintzen dituzte. Aro Modernoan eta Beranduko

Modernitatean behinik behin, eztabaida intelektuala agerian egon ohi da

hizkuntza gatazka gehienetan.

Garaian garaiko baliabide kognitiboak baliatuta eta garaian garaiko

baldintza soziopolitikoek baimendutako aukera egiturara egokituta osatu

dute euskal kulturgileek euskalgintza deitzen dugun gune kognitibo hori.

Gehienetan egoera politiko eta kultural desegokian burutu dela kontuan

hartuta, zeregin nekeza eta korapilatsua bete dute kulturgile horiek. Gaur

ezagutzen dugun euskalgintza, besteak beste, kapital kultural eta sinboliko

baten metaketa historikoaren emaitza da. Bestela adierazita, euskal

kulturgileek denboran zehar —bereziki XIX. mende amaieratik aurrera—

euskarari buruz sortu eta garatutako ideia, irudikapen, proiektu eta ezagutza

multzoaren ondorena da.

Euskalgintzaren esparrura ekarri dituzten berrikuntza politiko,

intelektual eta kognitiboak aintzat hartuta, hiru une historiko nabarmendu

dira kapital kulturalaren metaketa prozesu horretan: Eusko Pizkundearen

garaia lehena, 1960/70eko hamarraldietako kultura pizkundea bigarrena eta

1980ko hamarraldiko instituzionalizazio autonomikoaren garaia

hirugarrena. Horietako bakoitzaren azterketak erakutsi digunez, euskal

kultura esparruan gertatutako aldaketak beti etorri dira euskal gizarteak bizi

izan dituen bestelako egiturazko aldaketekin batera. Hartara, kultura

esparruaren autonomia onartzen bada ere, argi geratu da eraldaketa

680

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!