26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

politologoek egindako azterketetan oinarriturik, bestelako formulazio

teorikoa gailendu zen agertoki intelektualean. Bigarren Mundu Gerra baino

lehenago ezaguna zen “frustrazio-eraso” teoria hartzen zuen arren

abiapuntu modura, orain “Gabezia Erlatiboaren” izenpean ezagutu zen

kontzeptualizazio teoriko berria.

Eraberritutako teoria horren defendatzaileen arabera —Ted Gurr,

adibidez—, Gabezia Erlatiboak eragiten du egintza kolektiboa. Gabezia

hitzak zerbaiten falta edo eskasia adierazten du hizkera arruntean. Haatik,

gabezia erlatiboa ez da errealitate objektibo hutsaren ondorioa, ezpada

askotariko subjektuek errealitateaz duten pertzepzioaren emaitza. Beste

modu batera adierazita, gabezia, teoria horretan erabiltzen den eran, ez da

inoiz pobrezia edo miseriaren pareko egoera izaten, ez behintzat gure

gizarteetan. Aitzitik, itxaropenen eta errealitatearen artean sortutako

desberdintasunek sortzen dute, balio kolektiboen hornidurari dagokionez

“izan beharra” eta benetako izatea bat ez datozenean agertzen baita.

Bestalde, kontuan hartu behar da azterketa mota horretan itxaropenak eta

gaitasunak ez direla soilik ondasun materialen gainean sortzen —nahiz eta

horiek ere garrantzitsuak diren—. Gizarte garatuetan, esaterako, gaitasun

materialak bezain inportanteak izan ohi dira partaidetza politikoa, garapen

indibidualerako ahalmena eta antzeko aukerak.

Gabezia Erlatiboaren Teoriaren arabera, ez dago harreman zuzenik

gabeziaren eta protesta egintzaren artean, areago, gabeziaren eta

indarkeriazko egintzaren artean. Izan ere, teoriaren ordezkariek erakusten

duten bezala, nahigabe sozial gehienak ez dira iraultzaileak izaten.

Zenbaitetan, ordena naturalaren osagaitzat jotzen delako gabezia. Beste

zenbaitetan, bortxazko egintzari alferrikakoa edo kaltegarria irizten

zaiolako (Pérez Ledesma, 1994: 77). Horregatik, indarkeria zabaltzea bi

337

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!