26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

lo que importa es cómo se valora “por los dominados” carismáticos (Weber,

1979: 193).

Halatan, Weberrek ezin du zehaztu zer indar motaren gainean datzan

karisma, non dagoen zehatz-mehatz haren jatorria. Era berean, kapital

sinbolikoa, hots, bere jabeari besteen gaineko agintea ematen dion

baliabidea, edozein ezaugarritan funtsaturik agertu dakiguke: indar fisikoa,

aberastasuna, ausardia edo ezagutza jakin bat izan daitezke haren

euskarriak. Halarik ere, nolakotasun hori sinbolikoki eraginkor bihurtzen

da —lehen adierazi den bezala, indar magiko modura jarduten du— baldin

eta eragile sozialek hura ezagutzeko hautemate eta balorazio kategoriak

badituzte. Baldintza hori bermatzen denean, ezaugarri jakin bat kualitate

baliotsu gisara jasotzen eta hautematen da. Izan ere, itxaropen kolektiboei

erantzuten die ezaugarri horrek, hau da, partekaturiko sinesteei; hortik

dator, hain zuzen ere, aintzatespenaren garrantzia. Weberrek karismaz ari

dela gogorarazten digun moduan:

Sobre la validez del carisma decide el reconocimiento (…) por parte de los

dominados (Weber, 1979: 194).

Hain zuzen ere, karismaren parekoak dira ahalmen sinboliko guztiak.

Gizarte baliabide batek eraginkortasun sinbolikoa eskuratzen du baldin eta

pertzepzio kategoria batzuen bidez hautemana bada eta bere logika

espezifikoan ezagutua bada. Pertzepzio horrek, haatik, delako kualitatearen

balioaren arbitrariotasuna estaltzen du. Beste era batera adierazita, gizarte

baliabide jakin baten indar sinbolikoa sinesmenean baino ez datza,

sinesteak ez beste ezerk ematen baitio balioa, eta sinesteak ezkutatzen baitu

haren izaera arbitrarioa. Horixe bera da intelektualen edo kulturgileen

eragin sinbolikoaren ezkutuko indarra ere.

167

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!