26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esparruaren logikaren barruan sartzeak jatorrizko habitusaren

eraldaketa eskatzen du ezinbestean. Halaz ere, konbertsio hori eta

ondorengo habitus espezifikoaren eskuratze prozesua gehienetan

oharkabean burutzen da, modu hautemanezinean, mailaz maila.

Testuinguru horretan ulertu behar da, gaitasun espezifikoen sorrerari

dagokionez irakaskuntza instituzioek betetzen duten lan sozializatzailea.

Aipamen berezia merezi dute hezkuntza instituzioen artean, elite edo

prestigio handiko eskola erakundeek, eskuarki gizarte bakoitzeko elite

intelektualaren prestakuntza bideratzen baitute. “Kultura nobleziaren

koartelak” habitus landuaren ekoizpen tokiak izan ohi dira (Bourdieu,

1988: 9 eta hur.). Nobleziaren tituluak eman ziren modu beretsuan, aipatu

instituzioetan ere kultura gaitasuna aitortzen duten agiriak ematen dira;

agiri horiek bikaintasun soziala aitortzen diote jabeari. Erakundeok sarbide

zaileko botere guneak izaten dira kultura-eragile etorri berrientzat eta,

bereziki, zalantzazko jatorri soziala daukatenentzat. Hortaz, kulturgintzaren

esparruan burututako bereizketa estrategietan parte hartzen dute modu oso

aktiboan. 56

56 Ikasle asko unibertsitatean eta goi mailako irakaskuntza instituzioetan sartu izana ez

da adierazi, batzuek uste zuten bezala, gizarteko berdintze prozesuetan. Gizarte

bereizketak, halatan, etengabe birsortzen dira hezkuntza sisteman. Honela azaltzen du

G. Neavek: Sea lo que fuere que la ideología nos haya impulsado a creer, el hecho de

que el sistema de enseñanza superior de la nación provea a las necesidades de una

clientela estudiantil masiva no significa que renuncie a su función histórica de educar a

las futuras élites. Puede realizar esa tarea de varias maneras: colocar en un nivel

separado a algunas instituciones, el ingreso a las cuales implica selección o requiere

contar con ciertos antecedentes curriculares en la escuela secundaria; crear

programas especiales, rodeados de artilugios protectores semejantes (altos estándares

de selección, ya sea de los que ingresan, ya sea descartando a los que quedan fuera)

dentro de un establecimiento; reubicar en un nivel diferente (por ejemplo, de posgrado

o, para usar la terminología francesa, en el tercer ciclo) programas altamente

especializados adaptados a las demandas del sistema de entrenamiento en

investigación o a las demandas de las empresas (Neave, 2001: 151). Goi mailako

irakaskuntza instituzioen funtzio selektiboei buruz, ikus Sirinelli, 1988; Reader, 1987:

136-137; Zeghal, 1997; Bourdieu, 1999a: 9-94.

149

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!