26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Bistakoa denez, Aro Modernoan jazotako beste kultura aldaketa

batzuetatik bereiztezina da publikotasunaren egituraren bilakaera.

Bestelako merkatu kultural eta politikoen eraketak, alegia, hezkuntzaren

orokortzeak eta kultura ondasunaren hedapen aukerak, alde batetik, eta

hiritartasunaren zabalkuntzari lotutako prozesu politikoak, bestetik,

“masen” gaia piztu dute, bai agertoki politikoetan bai gogoeta teorikoetan.

Esparru publiko burgesean ziharduten gizaki jakintsu eta ilustratuen

ondoan, bizitza sozial eta politikoaren protagonismoa eskuratu duten talde

zabal eta heziketa gutxikoak aurkitzen ditugu “masa gizartearen” agertoki

berrian. Kulturak, XVIII. mende amaieran hartzen zuen adieran — goi-

mailako ezagutzaren bikaintasuna adierazten zuen kultura jasoa—, masa

hedabideei eta merkatuari uztarturiko kulturaren lehiakidetasuna izan du

harrezkeroztik. Hain zuzen, Beranduko Modernitateko gizarte

konplexuetan, informazioa, ezagutza eta ondasun sinbolikoak, teknologia

berriek eskainitako euskarrietan dabiltza hara-hona merkantzia gisa.

Areago, era industrialean ekoitzi eta biltzen dira, gero marketing teknikak

erabilita hedabideen bidez banatu eta, azkenik, entzuleria edo publiko

hedatuek kontsumitzen dituzte testuinguru heterogeneoetan (Ariño, 1997:

147).

Ezaugarri aristokratiko eta elitistak zeuzkaten lehen tradizio

intelektualek —literatura esparruan edo esparru zientifiko-akademikoan

kokatzen zen kultura ekoizle autonomoaren irudia daukagu gogoan—

zurturik agertu ziren aldaketen dimentsioa ikusita, eta maiz erakutsi zuten

euren ezinegona. Gizarte burges murriztuan kultura jasoaren eroale, iritzi

arrazoituaren ekoizle eta gustu onaren hezitzaile eta arbitro izan

zirenentzat, masa hedabideek zabaldutako (sasi)kulturak zentzuz hustu

zituen euren rol tradizionalak eta krisia eragin zuen. Halatan, masa

259

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!