26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

adina, eta abar—, ezaugarri horiek eragina izaten baitute komunikazio

egintzaren egituran. Halarik ere, egitura horrek modu inkontzientean

astintzen du solaskideen arteko jarduna. Bada, ezjakintasunak areagotu

egiten du trukean nagusitzen den desberdintasuna. Halatan, hizkuntza-truke

orok botere egintza bat osatzen du, modu birtualean baino ez bada ere.

Botere egintzaren eragina indartsuago agertzen da kapitalaren banaketan

posizio asimetrikoak dauzkaten eragileak nahasirik daudenean. Baliabide

sozialek, ekonomikoek edo kognitiboek osatzen dute delako kapital hori eta

horietako guztiek daukate lotura ugari, generoa, klase soziala, hezkuntza

maila eta antzeko gizarte bereizgarriekin.

Gizabanakoei dagokienez, hizkuntza gaitasunak habitusean

gauzatzen dira. Habitusari buruz esan dugunaren ildo beretik, hizkuntza

habitusa ere sozialki eraturiko gaitasun sistema da; hark bultzatzen du

gizakia modu zehatz batean mintzatzera —idaztera, adieraztera, eta abar—

eta gauzak eredu batzuen arabera azaltzera ere. Hizkuntza gaitasunak

bermatzen du, besteak beste, ikuspegi gramatikal batetik zuzenak edo

okerrak diren diskurtsoak sortzeko ahalmena eta ahalmena bera egoera

sozial jakin batean egoki erabiltzeko trebezia. Gaitasunok, orain arte esan

den moduan, ezin dira testuinguru sozialetik at ulertu. Testuingurua, azken

batean, indar sinbolikozko harreman sistema da; harreman multzo hori

hizkuntzaren esparruan ere inposatu egiten da zigor eta gaitzespenen

bitartez.

Habitusaren azpian dagoen hizkuntza gaitasuna, gaitasun teknikoa ez

ezik estatutu soziala ematen duen trebetasuna da. Izatez, hizkuntza-

formulazio guztiak ez dira onargarriak izaten, ezta solaskide guztiak ere

berdinak. Badaude gizartean legitimotzat hartutako hizkuntza gaitasunaren

jabe direnak; jabetza horrek, hartara, gizarte agintaritza berezia ematen die

174

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!