26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Behin baino gehiagotan ikuspegi indibidualistak “pertsonaia”

intelektualenganako hurbilketa biografikoak bideratzen ditu: kasuen

azterketak, bizitza gertaerak eta intelektual jakin batzuen jokamolde

moralari buruzko iritziak 9 izaten dira horrelakoetan azterketaren oinarria.

Gisa horretako lanetan, Marsalek “antropomorfizatze kontzeptuala” deitu

duen irizpidea izan ohi da abiapuntua (Marsal, 1971: 14). Horrenbestez,

aztergaiaren eraikuntza kategoria sozialen eta rolen arabera eratu

beharrean, “pertsonaia” eta ospe handiko gizabanako adimentsuen

bizitzaren moldean osatzen da. Ondorioz, gizabanakoen berezko

berezitasunen gorespenek ezkutatu egiten dituzte, zeharo ezkutatu ere,

kulturgileen sorrera eta funtzio sozialak. Izan ere, azterketa horietan

kulturgilea gizaki singularra izan ohi da kategoria sozial eta kolektiboa

baino gehiago. Ez soilik hori, ordea. Gizarte ikusgaitasuna hartzen denez

intelektualaren berezko ezaugarritzat, ospe sozial handiko sortzaileak baino

ez dira kulturgile modura aztertzen ikusmolde indibidualistan. Ondorioz,

kulturgintza esparruaren irudi murriztailea —anekdotazkoa— eta ez-

soziala eskaintzen da oroz gain.

3.1.2. Lanbidea

Kasu indibidualen analisiak, ezaugarri paregabeak dauzkaten

gizabanakoen biografiak eta ahalmen naturalen gorespena egiten duten

9 Ikus, adibidez, Johnsonen Intelectuales lana. Liburu hori “intelektual handien”

azterketa biografikoaren eredurik zakarrena da, Rousseau, Marx, Sartre eta beste

batzuek, euren bizitza pribatuan dauzkaten jokaerei buruzko iritzi moralen kontaketan

oinarritua. (Johnson, 2000).

45

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!