26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

zituzten arazoak konpontzeko. Eta bestea zan egunkariarena… Helduen

euskalduntzean bezela, urte batzuk lehenago, ba bi proiektu zeuden, nola ez,

bata instituzionala, bestea ez…. Hain gutxi gera, ez da saltzen nahiko egunkari,

baino egingo ditugu. Eta orduan bueno, hori ere, ez dakit askatu, bueno bai, ba

beste bide bat hartu zuen eta, bueno, ba elkar onartze batzuk egin ziran eta

orduan, ba bueno, nik uste det 90. urtean zai gaude, ezta? Egoera politikoarekin

ere lotuta. Ematen du bestela, horrek askatu egiten duela beste guztia, ta nik

uste det lortu degula ta oraindik asko falta zaigula, ez? Lortu degula esan nahi

dizut hizkuntzaren berreskurapena alderdikerietatik kentzen; parentesi bat egin

behar da, alderdiek zeregin handia daukate hizuntzaren berreskurapenean, eh?

Baino ez norberaren protagonismotzat hartuz (…) Alderdikerietatik kenduta

gauza asko lortu da. Lortu da diskurtso horiek pixka bat…, diskurtso eta

praktika horiek bereiztea (…) Eta bueno, hor aurrerapausoak eman ziran baino

ez erabatekoak, ta hor 90. hamarkadan nabarmenduz, ja hasieran, oso argi

dago, oso bisuala da, egoera baretzen zanean, harreman instituzional eta

gizarte mugimenduarenak positiboagoak eta sinergia gehiago lortzen ziran (5.

Elkarrizketa).

Bestalde, aurreko garaiko diskurtso politikoaren barruan hizkuntzari

egotzi zitzaion balio politiko-sinbolikoaren ondoan, hizkuntza erabileraren

garrantzia azpimarratzen zuen diskurtso berriak. Hizkuntzari ezin baitzaio

ikur gisa sinbolikoki eutsi, hura ez bada birsortzen eguneroko bizitzan

garatzen diren mintzamen egintzetan. Hortaz, diskurtso berriaren arabera ez

zen nahikoa atxikimendu sinbolikoa, hiztun gisa burututako praktika baino.

Horiek horrela, erreferentzi marko berrian ezagutzatik erabilerara eta

corpusetik estatuserako jauzia egin zuen mugimenduak hizkuntzari

dagokionez. Ildo horretan, mintzamen egintzak gauzatzen diren gune

pribilegiatuak jaso zuten mugimenduaren egintza kolektiboaren arreta: hain

zuzen ere, mintzamen egintza horiek gizakien egunerokotasuneko

bizitzarekin batera burutzen dira, hiztunaren harreman sozialak

hezurmamitzen diren guneetan. Hartara, hiztunaren bizileku hurbila, herria,

izan zen harrezkero euskalgintzarentzat hizkuntza berreskurapenaren

barrutia, mintzatzaileak bertan burutzen baitu eguneroko bizitza. Herria

hiztunen elkarrekintza gunea izanik, euskara elkarteentzat hizkuntza arau

625

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!