26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

espezializazioan, kultura ekoizteko ahalmenean edo antzeko irizpideetan

oinarrituta. Euren eraginaren zio nagusia gizarte errealitatea publikoki

definitzeko daukaten gaitasunean errotzen da, errealitate horren inguruan

sortzen dituzten irudikapenak zabaltzeko ahalmenean, alegia. Bada,

hedabideetan egindako definizioa ez da nolanahikoa izaten. Aitzitik, halako

definizioari izaera publikoa egotzi ohi zaio automatikoki. Ildo horretatik,

kazetariek eta profesional mediatikoek euren praktika profesionalean

sortzen duten produktuak, hau da, “albistegai” edo “argitaragarri”

bilakatzen duten guztiak, publikotasunaren kualitatea hartzen du beretzat.

Horrek, zalantzarik gabe, indar sozial handia ematen dio mundu

mediatikoan egindako ekoizpen sinbolikoari, areago, izugarrizko indar

politiko erantsia onartzen dio hari.

Profesional mediatikoen ahalmena, hartara, ez da hutsaren hurrengoa

izaten. Lehenago adierazi dugunez, gizarte munduak sistema sinboliko

modura funtzionatzen du eta haren barnean etengabeko borroka

sinbolikoak burutzen dira sen oneko ezagutza sortzeko, alegia, esanahi

jakin batzuk publikoki zabaldu ahal izateko. Lehia horien testuinguruan,

gizarte mundua eraikitzeko gainerako zenbait gizarte eragilek baino askoz

ere baliabide indartsuagoak baliatzen dituzte intelektual mediatikoek.

Agian ez dute euren alde kultura gaitasunak eskainitako ohiko

legitimitatea. Halaz ere, beste ezein kulturgilek nekez lortu dezakeen

eraginkortasun sinbolikoaren jabe izan ohi dira, egitura mediatikoek

esparru publikoaren sarbidea kudeatzen baitute. Horrela, lehia politikoen

oinarrizko tresna daukate euren esku: mundu ikusmoldeak publikoki

ezagutarazteko eta ezartzeko gaitasuna, hain zuzen ere. Kokapen

estrategiko horren karietara, gai agendak jarriz, auziak zehaztuz, iritzi

legitimoak plazaratuz, politikoki pentsa litekeenaren esparrua definitzen

dute eta gizartearen irudikapen zuzentzat jotzen direnak zedarritzen dituzte.

272

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!