26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

60ko hamarkadatik aurrera euskalgintza-politikagintza mugimendu

bereiztezinean kapital sinboliko-politiko gehien metatuta zeukan sektore

politiko nazionalista ezker abertzalea izan zen. Erreforma politikoaren

aurka agertu izanak botere autonomiko berriaren kudeatzaileen, hau da,

nazionalismo hegemonikoaren aurkari bilakatu zuen ezker abertzalea.

Hartara, administrazio autonomikoak euskalgintzaren mugimenduaren

aurka bultzatutako estrategia, arerio politikoa baliabide sinbolikoez eta

materialez desjabetzera zuzendurik egon zen. Borroka hori politikak hartuta

zeukan kultura esparruan ere hezurmamitu zen indar handiz.

Ezker abertzalea izan da euskalgintzan eta kulturgintzan esan dezagun

sustatzaile ikuspuntu politikotik, sustatzaile nagusia. Eta orduan ideologia oso

lotuta egon da, eta eztabaida ideologikoak oso lotuta egon dira hautu

politikoarekin, ez horrenbeste euskalgintza edo kulturgintza erdigune bezala

hartuta. Orduan hor badago perbertsio bat edo halako zera bat (…) XX-k bi

koordenada marrazten zituen, bata zen euskararena (alde eta kontra), bestea

politikarena (hausturaren alde eta erreformaren eta instituzioen alde). Biak

gurutzatuz lau esparru ateratzen ziren eta hor kokatzen zituen indar politikoak

eta indar politiko horien eragin esparrua. Orduan, zer gertatzen zen? Bi ardatz

posible egon zitezkeela. Ardatz bat izan zitekeen euskararen alde daudenak egin

dezatela lan elkarrekin, indar politiko eta indar soziopolitiko bezala ulertuta.

Edo, beste ardatz bat izan zitekeen erreforma, estatutoa eta abar alde daudenak

elkartzea gerta daiteke. Eta momentu horretan hori aurreratzen da. Garrantzi

handiagoa zeukan eztabaida horrek (estatutua alde/kontra), beste eztabaidak

baino (euskararen alde/kontra) baino (…) 80. hamarkadan ez dago elkartzerik.

80. hamarkadan hemen konfliktoa dago. Eta eragin asko duen konfliktoa

kulturgintzan eta euskalgintzan, konfliktoaren ardatzak baldintzatzen du eta

inposatzen da beste ardatzaren gainetik (4. Elkarrizketa).

Euskalgintzaren esparruan azken urteotan burutu den

autonomia/heteronomiari buruzko eztabaidak kulturgileen iritzi eta

kokapenak nahasi ditu. Areago, kokapen horiek esparrua bera egituratzen

lagundu dute. Adibidez, euskara estrategia politikoen mende egon izanak

argi utzi zien kulturgile batzuei euskarak eta kulturak beste zentralitate bat

irabazi behar zutela esparru politikotik at eta horren inguruko bestelako

diskurtsoa sortu behar zela. Ondorengo elkarrizketetako adierazpenek

erakusten duten bezala, kulturgileek egiten dituzten interpretazioek

602

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!