26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

orduan oso argi ikusi baitzen aldaketa politikoekin batera berehalakoan

gertatuko zirela kultura eraldakuntzak ere. Hain zuzen, aldi hartan

sortutako itxaropen giroan, kulturaren munduan eztabaida publiko handia

piztu zen unibertsitate publikoak hartu beharreko ildoaz eta, bereziki,

euskarak bertan bete beharreko tokiaz. Azken gai horren inguruan era

askotako jarrerak eta iritziak sortu ziren. 312 Baina, jakina, euskarazko

unibertsitatearen aldeko indar sozialek ez zuten une hartan baliabide

politiko eta sozial nahikorik beraien aldarrikapena gauzatu ahal izateko.

Horrela, polemikak polemika, indarrean zegoen unibertsitate egituran

txertatu beste biderik ez zuten izan euskaraz jardun nahian zebiltzan kultura

eragileek eta euskaraz ikastea eskatzen zuten ikasleek ere.

Euskararen erabileraren inguruko eztabaidak ez zuen unibertsitatean

ondorio praktiko zuzenik izan eztabaida gertatu zen unean —hirurogeita

hamarreko hamarraldiaren amaieran— baina bai hurrengo urteetan. Izan

ere, gizarte eskaria handitzearekin batera irakasle kopuruak ere gora egin

zuen eta Espainiako unibertsitate tradizionalaren egiturak hainbat

birmoldaketan onartu behar izan zituen bere barnean (Aizpuru, 2003: 100).

Irakasle eta ikasle berriek trantsizio garaiko kezkak eta eztabaidak zabaldu

zituzten unibertsitate esparruan, besteak beste, euskararen eta euskal

kulturaren irakaskuntzaren aldarrikapena. Ia ezinbestean, euskarazko lehen

eta bigarren hezkuntzaren garapenak euskarazko unibertsitate

irakaskuntzaren aldarria ekarri zuen gero eta indar handiagoarekin

unibertsitate irakaskuntzaren esparrura. Eta, apurka apurka, bigarren

hezkuntzak bultzatuta, irakasleria euskaldunaren premia sortu zen

312 Euskarak unibertsitatean izan behar zuen tokiaz agertu ziren jarrerak aztertzeko, ikus

Aizpuru, 2003: 97: 100 eta Aizpuru, 2002: 12-24. Unibertsitateak izan behar zuen

izaeraz eta karakterizazioaz sortutako iritzien arteko eztabaida aztertzeko, ikus 1977ko

Jakin aldizkariaren 1. zenbakian argitaraturiko K. Mitxelenaren eta K. Santamariaren

artikuluak.

639

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!